Skip to main content

Kaiku eta Urdaibai nagusitu ziren Bizkaiko traineru txapelketan


Bizkaiko traineru txapelketa jokatu zen atzo Lekeition. Emakumezkoen mailan Kaikuk sorpresa eman zuen eta faboritoari, Deusturi, hemeretzi segundoko tartearekin irabazi zion. Gizonezkoetan, Zierbena eta Urdaibai gogor lehiatu ziren bandera irabazteko eta azkenean Bou Bizkiak hiru segundoko aldearekin eskuratu zuen garaipena. Gipuzkoako txapelketan, San Juan eta Hondarribia nagusitu ziren.


Gurean Gaur

Kultura edukietarako “lehiatila bakarra” izan nahi duen Liburubila proiektua aurkeztu dute Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendariak. Atarian, 845.000 liburu, 16.250 liburu digital eta 67.267 ikus-entzunezko artxibo izango dituzte eskuragarri herritarrek bestelako kultura edukiekin batera.


Gurean Gaur

Preso dauden pertsonen egoera beti da saila, eta  Euskal preso politikoena are gehiago , pairatzen duten salbuespen legediagatik. Egoera honi  gehitzen badigu osasun arazoak  are gogorrago bihurtzen da espetxe barruko egonaldia.

Egoera hau egiaztatzera etorri dira Mati Iturralde eta Miren Arana medikuek eta Iñaki Zugadi eta Haizea Ziluaga abokatuek.  Espetxeak ez direla gaixotasunak diagnostikatzeko ezta tratatzeko leku egokiak eta ehun preso inguru "berehala askatzeko" beharra azpimarratu dute.

Gurean Gaur

Alemaniako Justiziak Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente kargugabetua espainiaratzea erabaki du, diru publikoaren erabilera bidegabea leporatuta. Aldiz, baztertu egin du Kataluniako presidente ohiari matxinada delitua leporatzea. Horrenbestez, Espainiako Justiziak soilik Alemaniak onartutako akusazioarengatik epaitu ahalko du.


Gurean Gaur

Ikastolen Elkarteak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, Frantziako kontsulatuaren Bilboko egoitzaren aurrean. Seaskari babesa eman eta brebeta euskaraz egiteko aukera eta irakasle postu gehiago bermatzea eskatuko dituzte. Seaskak salatu duenez, Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituen aurkako "gurutzada" hasi du.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra