Skip to main content
bannerra

Azken unera arte ez du erabakiko EAJk Espainiako aurrekontuak babestu ala ez


Asteazkenean egingo da Espainiako Kongresuan 2018ko aurrekontu proiektuaz bozeta, eta Espainiako Gobernuak oraindik ez du ziurtatua kontuen tramitazioak aurrera jarraitzeko beharrezkoa duen babesa. EAJk zuzendaritzak bozketaren erabakia astelehenean zuen hartzekoa, baina azken minutura arte itxarongo dutela jakinarazi du Euskadi Buru Batzarrak.


Gurean Gaur

Pentsiodunek, astelehenero bezala, egindako mobilizazioei eta larunbaterako egin duten deialdiari erreparatu diegu gaurkoan. Horrez gain, Katalunian 155. artikuluak izango duen jarraipenaz eta memoria kontuez ere aritu gara. 


Gurean Gaur

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea Estremerako kartzelan izan da, Oriol Junqueras, Quim Forn, Raul Romeva, Josep Rull eta Jordi Turullekin hitz egiten. Eguerdian, Alcala Meco kartzelara, Dolors Bassa kontseilari ohiarekin eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiarekin elkartzera. Arratsaldean, berriz, ANCko presidente ohi Jordi Sanchez eta Omnium Culturaleko buru ohi Jordi Cuixart bisitatu du, Soto del Real espetxean.

Gurean Gaur

EAJk eta PPk pentsioez egindako akordioak galdutako eros ahalmena ez diela bermatzen ez diela salatu dute pentsiodunek, kalera irten baitira gaur ere, asteleheneroko mobilizazioei eutsita.


Gurean Gaur

Pentsiodunen protestak masibo bilakatu direla eta indartze bidean doazela ikusita, kontrakanpaina egitea eta euren aldarrikapenak deslegitimatzen saiatzea egotzi diete pentsiodunek EAJri eta zenbait komunikabideri.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra