Skip to main content

EGUNEKOA: ekainaren 19ko albiste nagusiak


Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak espetxe politika aldatzeko agertutako asmoari eskaini diogu arreta gaurkotasun politikoan. Horrez gain, gizarte, kultura eta kirol arloko beste zenbait albiste ere ekarri ditugu gurera.


Gurean Gaur

Nafarroako Gobernua, Nasertic enpresa publikoarekin batera, arduratzen da 1936an eraildako pertsonen DNA azterketa egiteaz. Azterketa horien bitartez familiarrei gorpuzkinak berreskuratzeko aukera eskaintzen diete berme zientifiko guztiarekin. Lan horri esker, familia askok eraildako beren familiarrak duintasunez ehortzi ahal izan dituzte.

 


Gurean Gaur

Altsasuko auzian izandako krudelkeria judiziala salatu du Zuzenbidean Adituen Plataformak, atzo Nafarroako Parlamentuan izandako batzordean. Gaurkoan, Nafarroako eragile sozial, kultural, sindikal eta politikoek bat egin dute Altsasuko auziaren epaia gaitzesteko. Epaiketa osoan eman den proportzio falta salatu dute eta giza eskubide eta elkarbizitzaren alde lan eginen dutela adierazi dute, Altsasuko auzian justizia lortzearren. Zentzu horretan, jendarte osoari dei egin diote larunbatean izanen den manifestazioan parte hartzeko.

 

Gurean Gaur

Harry Kanek luzapenean lortutako golak hiru puntuak eman zizkion Gareth Southgatek zuzentzen duen taldeari. Partida Volvogradon jokatu zen, garai bateko Stalingradon, II. Mundu Gerrako gune erabakigarrienetako bat. Memoria eginez, 1982 urtera jo dugu Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, Ingalaterrak Bilbon jokatu zuenekoa izan dugu gogoan.


Gurean Gaur

Indarkeria matxista lehenengo mailako arazoa dela euskal jendartearen artean adierazi EH Bilduk eta, hortaz, lehenengo mailako trataera politikoa eman behar zaiola. Hori dela eta, , ‘Bizitza libreak eraikiz’ izeneko nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte, indarkeria matxistei erantzunak lantzeko helburuarekin.

 

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra