Skip to main content
bannerra

Nafarroako Azoka Ekologikoa, asteburuan zabalik


Nafarroako Azoka Ekologikoa zabaldu dute gaur Iruñeko autobus geltoki zaharrean eta igandera bitarte izanen da bertara hurbiltzeko aukera. Arlo guztietako produktu ekologikoak daude bertan salgai eta sasoiko eta tokiko kontsumoa bultzatzea du helburu. Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak antolatu du azoka, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.

 


Gurean Gaur

Hildako hainbat euskal militanteren senideek ohartarazi dute ez dagoela heriotza gehiago ez gertatzeko bermerik. Argi utzi dute eurek ere sufritu dutela, eta hori ez aitortzeak handiago egiten diela sufrimenduaren zama. Beste etorkizun bat eraikitzeko prest daude eta larunbatean Bilbon egingo duten 'Baietza sortzen' ekitaldira deitu dute.


Gurean Gaur

Euskal preso ohien ondasunen aurkako operazioa egin du Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalak aginduta. 50 baino gehiagoren kontu korronteak, ibilgailuak eta bestelako ondasunak konfiskatu dituzte. Barne Ministerioak arrazoitu duenez, terrorismoaren biktimen kalte ordainetarako. Sortuk gogor salatu du operazioa, eta bakerako bidea zangotrabatzea zein indarkeria baliatzen jarraitzea leporatu dio Madrili.

Gurean Gaur

Libe Kortazarrek konposatu du Araba Euskaraz festako 'Irrikitan' abestia, Jon Basagurenen hitzekin. Ekainaren 17an, Argantzunen ospatuko dute, Lehen Hezkuntza jartzea eta Trebiñu Araban sartzea eskatzeko.


Gurean Gaur

Maiatzaren 27an, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak aurtengo Ibilaldia antolatuko du. Horrenbestez, milaka euskaltzaleek bat egingo dute Ezkerraldean. Hamaika Telebista, Andone Ruiz-ekin egon da. Erronkari aurre egiteko, Bihotz Gaztea Ikastolako zuzendaria pozik eta itxaropentsu azaldu da.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra