Skip to main content

Super Enduroko Euskadiko Sari Nagusia lehiatuko dute Barakaldon


Martxoaren 3an, Super Enduroko Euskadiko Sari Nagusia lehiatuko dute Barakaldoko BEC-en. 12 pilotu sailkatuko dira finalera eta ikusleek mundu mailako espezialistarik onenak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte. Hamaika Telebistak, bost sarrera bikoitz zozketatzen ditu BEC-era joateko.


Gurean Gaur

EiTBk Radio Euskadin eta Euskadi Irratian Armagabetzea. Euskal bidea liburuari buruzko iragarki laburra emititzeari uko egin dio, esaldi batzuek «kutsu politikoa» omen dutelako. Iragarkia hedatzekotan, esaldi bat kentzea jarri dute baldintza gisa.

Liburua Iñaki Egañak egin du, Gara, Naiz.eus eta Mediabask-eko kazetariekin elkarlanean. ETA erakundea armagabetzera eraman zuen prozesua nolakoa izan zen jaso dute bertan.


Gurean Gaur

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak onartu du martxoaren 8rako deitutako greba ez dela "ohikoa" izango, eta nabarmendu du bertan egingo diren aldarrikapenak eurak ere lan mundutik haratago doazela. Emakundek ez ezik, Iruñeko Udalak ere iragarri du bat egingo duela eta udaletxean greba egitea erraztuko duela. Alderdi guztiek eman diote babesa adierazpenari, UPNk izan ezik. Mugimendu feministak mobilizatzeko arrazoi andana zerrendatu ditu eta emakume guztei egin die deialdia. Bide batez, gizonezkoei ere mobilizazioan inplikatzeko deia egin die, zeharka bada ere.

Gurean Gaur

Eritasun larriak dituzten presoen eskubideen aldeko Sareren dinamikarekin bat eginda, Errenteriako pentsiodunak kalera atera dira, euren arteko desberdintasunak alde batera utzi eta pertsona orori dagozkien giza eskubideen alde elkarrekin egiteko.


Gurean Gaur

Itsas txakurra azaldu da Elantxoben, bertako bizilagunen gozamenerako. Bertako bizilagunek ikusi zuten, jaten, lasai asko.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra