Skip to main content
bannerra

1936an frankistek Donostian fusilatutako 400 herritarrak gogoan hartu dituzte


Lore eskaintza egin dute, Dual eskulturan: 1936an Donostian fusilatutako 400 herritarrak gogoan hartzen ditu, hiriko mapan kokatutako 400 zulorekin.

Gurean Gaur

Oihartzun handia izan du atzo Bizkaian zehar lehiatutako etapak. Txirrindulariek zaletuen babesa jaso zuten uneoro eta askok eskertza mezuak zabaldu zituzten. Aldarrikapen eta giroz beteriko etapan, Michael Woods kanadiarrak irabazi zuen eta Simon Yates britaniarrak lidertzari eutsi zion. Hurrengo erronka, Frantziako Tourreko etapa bat Bilbon ikustea.


Gurean Gaur

Aurreko asteetan, Martuteneko espetxea eraitsiko zutela eta bere ordez gizarteratze zentro bat eraiki zelaren berria zabaldu zen. Neurria gauzatuz gero, Gipuzkoa espetxerik gabeko herrialde bat bihurtuko zatekeen, baina Martutenen preso askok erabakiaren aurkako gutuna sinatu dute. Haien arrazoien artean, beraien senideek Zaballara egin beharko zituzten bidaia daude. Gaia sakonan jorratu dugu Esti de Miguel, Haizea Baltasar eta Carlos Hernandez "Pote"-rekin. Kartzelak eta zigorraren legea eztabaidaren erdian jarri beharra ikusten dute gure elkarrizketatuek, espetxeratuta dauden pertsonan zentratua.

Politika

Eusko Ikaskuntzak 18. biltzarra egingo du urriaren 5ean hasita eta aurkeztu dute egitaraua. Beatriz Akizu kongresuko zuzendari zientifikoak azaldu du "momentu historiko" batean datorrela kongresua, Eusko Ikaskuntzak aurten beteko duelako mendeurrena. Eusko Ikaskuntzak, orain ere, sortu zeneko erronkei eusten diela nabarmendu du Akizuk, Oñatiko sorrera kongresua gogora ekarriz.

Ba mendeurrenarekin bat egingo duen biltzarra gaien araberako bost saiotan banatu dute. Lehena, urriaren 5ean izango da, Baionako antzokian, etorkizuna irudikatzeko. Bigarrena, Gasteizen, urriaren 19an, euskararen etorkizuneko jokalekuak lantzeko. Hirugarrena, Iruñean, urriaren 26an, aniztasunaz eta kohesioaz aritzeko. Laugarrena, Bilbon, azaroaren 9an, garapen sozioekonomikoaz aritzeko. Eta bosgarrena, Donostian, azaroaren 16an, gobernantza demokratikoaz hausnartzeko. Eduki horien ondorioak Oñatin bilduko dituzte, azaroaren 23an eta 24an ospatuko dute Eusko Ikaskuntzaren mendeurren ekitaldia.

Xabier Alkorta 18. biltzarreko lehendakariak nabarmendu duenez, hiru ezaugarri nagusi izango ditu kongresuak: partaidetzari eta metodologiari dagokionez, nabarmendu du urteotan eginiko lanaren "erakusleihoa" izango dela, eta bidean 1.150 lagunek hartu dutela parte. Subjektua, berriz, Euskal Herri osoa izango dela azaldu du Alkortak. Azkenik, Alkortak etorkizunari begira "planteamendu propositiboa" egiteko beharra nabarmendu du.

Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Eusko Ikaskuntza eta 18. biltzarra babesten duten erakunde ugaritako ordezkariak, Jesus Loza Espainiako Gobernuko ordezkaria, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria.


Parlamentua

Eh Bilduk eta PSE-EEk, pentsiodunen egoerari irtenbide partekatua bilatzeko asmoz, bilera egin dute sozialisten bilboko egoitzan. Idoia Mendia, Jose Antonio Pastor eta Sonia Perez-ek ordeztu dituzte PSE eta Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Ainhoa Beola eta Nerea Kortajarena egon dira indar abertzalearen partetik. Bestalde, Legebiltzarreko Autogobernu lantaldeak EAJk eta EH Bilduk adostutako oinarrietatik abiatuta, estatus politiko berriaren testua erredaktatuko duen adituen taldea izendatu zuen. Testu juridikoa eratzeko 8 hilabeteko epea izango dute adituek. Gainera, indatz abertzaleek adostutako puntuak errespetatzea eskatuko zaie, baita gainerako indarren boto partikularrekin loturako bilatzeko esfortzua egitea ere, adostasuna zabaltzeko asmoz.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra