Skip to main content

EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok frankismoaren biktimak omendu dituzte Gasteizen


Gasteizeko ezkerreko alderdiek egia, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte Frankoren altxamenduaren 82. urteurrenean. EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok antolatu dute agerraldia, bertan, frankismoaren biktimak omendu dituzte eta arratsaldeko 8retako kontzentraziora dei egin dute.


Gurean Gaur

2017an, 29.484 lan istripu gertatu ziren EAEn, horietatik 29.304 arinak izan ziren, 155 larriak eta 25 hilgarriak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Osalanek aurkeztu duten iazko lan istripuen eta lan gaixotasunen txostenaren arabera.


Gurean Gaur

Sanferminak 78 Gogoan plataformak gogor salatu du Espainiako Poliziak hainbat lagun deklaratzera deitu izana, haien etxeetako balkoi eta leihoetan 1978ko sanferminetako gertaerak salatzen dituzten pankartak jartzeagatik.

Gurean Gaur

Bilboko Aste Nagusia gero eta gertuago dago. Aurtengoa zita berezia izango da, lehenengo edizioa ospatu zenetik 40 urte betetzen direlako. Horiek horrela, Bilboko Konpartsak motoreak berotzen ari da eta Konpartsakide Eguna aurkeztu du. Bertan, konpartsa guztietako kideak biltzeaz gain, Karpatxo eta Mekanotxin umeentzako pertsonaia berrriak eta Euskolabel zein Bizkaiko Txakolina-ren eskutik bertako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Hurrengo egunetan, egitaraua eta bestelako berrikuntzak aurkeztuko dituzte.


Gurean Gaur

 

Bilbao Dendak, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, HemenGO SHOPPING ekimena jarri du martxan, bertako merkataritza bultzatzeko proiektua. Irailaren 22ra arte, Bilboko hainbat komertzio barrutik ezagutzeko aukera izango dute erabiltzaileek ibilbide gidatuetan. Horretarako, hiru ibilbide programatu dituzte: “Gourmet” ibilbidea, “Moda” ibilbidea eta “Euskal” ibilbidea. Gainera, “Local is better” lemapean, bertako merkataritza-gidak zabaldu dira Bilboko dendak bisitari eta bilbotarren artean hiriko komertzioak ezagutzera emateko.

 

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra