Skip to main content

EGUNEKOA: uztailaren 10eko albiste nagusiak


Iktus baten ondorioz hil den Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren heriotzari eta horrek eragindako erreakzioei erreparatu diegu. Horrez gain, Kataluniako ordezkari politiko errepresaliatuekiko hartutako neurriak ere izan ditugu hizpide.


Gurean Gaur

Janire Fernández de Olano atleta, Olga Jiménez kazetaria, Tania Lamarca gimnasta, Irati Anda eskalatzailea, Nagore Martín pilotaria, Maria Ascaso eskrimalaria, Made Urieta saskibaloi entrenatzailea eta Maider Mendia igerilariak irakurriko dute Gasteizko jai handia hasteko pregoia.


Gurean Gaur

Alex Mumbru, amaitu berri den denboraldira arte Bilbo Basketeko kapitain izan dena, taldeko entrenatzaile gisa arituko da datorren denboraldian, eta gaur egin dute haren aurkezpena.

Gurean Gaur

Metroaren egitasmoak sor ditzaken eragozpenen inguruko argibideak  eskatzeko Donostiako Udaletxe aurrean elkarretaratzea egin du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Maiatzaren 30ean udaletxean aurkeztutako idatziaren erantzunik ez dutela jaso azaldu dute, Eneko Goiaren axolagabetasuna eta gutxieneko arreta eza salatuz.

 


Gurean Gaur

Bilboko, Ingeniaritza Eskola hamargarren aldiz lehiatuko da Silverstone nazioarteko lehiaketan. Munduko beste hainbat unibertsitaterekin batera, berrikuntza eta talentua sustatzen dituen ekimen baten barruan.

Silverstone  lehiaketari begira, helburua da, batetik, lehenengohogei sailkatuen artean sailkatzea eta, bestetik, Bussiness Case proban lortu zen lehenengo postuari eustea. Berau,  ikasleek garatu duten eta proiekzio komertzial handiena duen auto prototipoa izango delako.

Bartzelonako Montmelon, aldiz  helburua Estatu mailako talderik onena izatea da. 2014, 2015 eta 2016an espainiar Estatu mailako lehenengo taldearen saria jaso zuten Bilboko Ingenieritza Eskolak, baita ibilgailurik efizienteenarena saria ere. 


Autoa uztailaren 11tik 15era Inglaterrako Silverstonen eta abuztuaren 23tik 26ra  Kataluniako Montmelon munduko hainbat unibertsitatek egindako beste auto askorekin lehiatuko da.

 

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra