Skip to main content
bannerra

Sagarrondotik | David Zurutuzarekin izan gara


Denboraldiko seigarren eta azken atalean, David Zurutuza Realeko jokalaria izan dugu bidelagun. Gainera, Adunak txotx garaian eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditugu, Igartubeiti dolare baserrira joan gara, eta Santiagomendiko sagardo bidea egin dugu.


Sagarrondotik

Denboraldiko bosgarren saioan Aimar Olaizola pilotaria izan dugu bidelagun. Gainera, Hernanik txotx garaian eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditugu, eta Ereñotzuko Larregain sagardotegi inguruan mendi buelta atsegina egin dugu.


Sagarrondotik

Denboraldiko laugarren saioan Loli Astoreka aktorea izan dugu bidelagun. Bere konpainiarekin Bizkaiko sagardoa dastatu dugu, eta lurraldeko tradizio handiko bi sagardotegi ezagutu ditugu: Markina-Xemeingo Axpe eta Zornotzako Uxarte.

Sagarrondotik

Denboraldiko hirugarren saioan Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria izan dugu bidelagun. Sagardoak itsasoarekin duen harremana ezagutu dugu, eta ontzigintzak eta sagardoaren industriak Euskal Herrian duten garrantzia historikoaz aritu gara.


Sagarrondotik

Denboraldiko bigarren saioan Zuriñe Hidalgo abeslaria izan dugu bidelagun. Gainera, Adunako Zabala sagardotegian izan gara sagardoa egiteko prozesua gertutik jarraituz, eta Astigarragako Sagardoetxean muztioa egiten ikasi dugu.

 
    Sagarrondotik
    Sagardoaren kultura.
    Unai Iradi
bannerra

bannerra