Skip to main content

Zein eragin dute tendentziek gazteengan?


Aizank! saioaren bigarren atalean, tendentzien inguruan eztabaidatu dugu. Nola eragiten dute gazteengan ezarritako ereduek? Hauek jarraitzeko beharra sentitzen al dute? Zein dira horien erantzule? Zein ondorio eragiten dituzte?


Aizank!

Aizank! saioaren atal berri honetan futbola izan dugu elkarrizketa gaia. Joseba Zaldua Realeko jokalariarekin izan gara. Batetik, bere ibilbidearen eta egun taldean bizi duen egoeraren inguruan hitz egin dugu, baina bestalde, futbolari izatearen ondorioz alde batera utzi behar izan dituen zaletasunez eta egunerokoan kezka pizten dioten kontuez galdetu diogu.


Gizartea

Aizank! saioaren bigarren atalean tendentzien inguruan hitz egin dugu lau neska gazterekin. Bestalde, elkarrizketa egin diogu Joseba Zaldua Realeko jokalari gazteari eta K proiektuaren atalean, ordea, emantzipazioaren inguruko eztabaida izan dugu besteak beste.

Aizank!

Aizank! saioaren bigarren denboraldiari indartsu ekin diogu. Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeko gazteekin izan gara gazteek dituzten ohituren inguruan hitz egiten. Aisialdi ereduez aritu gara, hain zuzen ere. Bestalde, Donostiako Skakeitan taldearen entsegu lokalera hurbildu gara, eta "Orekariak" bigarren diskoaz ez ezik, orain arteko ibilbideaz galdetu diegu. Bukatzeko, "ZR IKSI?" atalean, ordea, Lea Artibai ikastetxea bisitatu dugu.


Aizank!

Lea Artibai Ikastetxea Markina-Xemeinen dago. Bere eskualdeko garapenarekin konprometitutako heziketa zentrua da eta horretarako bere lan jarduerak hezkuntza, innobazio aplikatua enpresekin, ekintzailetasuna eta internazionalizazioa dira. Horrez gain, Mondragon korporazioaren parte da eta Lanbiderekin ere elkarlana burutzen du. Aizank! saioaren lehen ataleko ZR IKSI atalean bertako ikasle zein irakasleen testigantzak bildu ditugu.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra