Skip to main content
bannerra

Aizank! | Zer diote gazteek abortuaren lege berriaz?


Aizank! saioaren urtarrileko azken atalean abortuaren lege aldaketaren inguruan hausnarketa egin dugu Donostiako Axular Lizeoko gazteekin. Lege berriak emakumeen eskubideak errespetatzen al ditu? Zer egin dezakete herritarrek halako erreforma baten aurrean? Bestalde, Mungian izan gara Belako taldeari elkarrizketa egiten eta musikarako duten trebezia nondik atera duten gertutik ikusi dugu.  Amaitzeko, ZR IKSI atalean Zarauzko Monte Albertia Institutoa bisitatu dugu.


Aizank!

Ingurumenaz aritu gara gazteekin, Aizank! saioaren atal berri honetan. Kezka sortzen ote die? Zer egin dezakegu ingurugiroa zaintzeko? Zer diote azken aldian izan diren erraustegiaren inguruko liskarrez? Bestalde, Aritz Aranburu surflariarekin izan gara. Bere ibilbidea errepasatzearekin batera, munduko goi mailako surf zirkuituaren zein aurreikuspen egiten duen jakin dugu. Amaitzeko, ZR IKSI atalean, Fraisoro ikastetxea bisitatu dugu.


Aizank!

Urtarrileko bigarren Aizank! saioan, politikaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Bestalde, Donostiako Nerea eta Gorka Gurrutxaga dantzariekin izan gara. Zr Iksi atalean, ordea, Urnietako Salesiarrak bisitatu ditugu eta astero bezala musika, agenda eta lehiaketa ere izan ditugu.

Aizank!

Aizank! saioaren 2014ko lehen atalean, internet eta pribatutasunaren inguruan eztabaidatu dugu. Elkarrizketan, ordea, futbola izan dugu hizpide. Realeko Markel Bergara jokalariarekin bildu gara eta bere ibilbidea errepasatu dugu. Zr Iksi atalean, Bergarako Miguel Altuna institutua bisitatu dugu eta beti bezala, lehiaketa, agenda eta musika ere izan ditugu.


Gizartea

Gabonen aurreko AIZANK saioan datozen asteetan burutuko dugu kontsumoaren inguruan eztabaidatu dugu. Festa giroan kontsumo arduratsua egiten al dugu? Bestalde, Kepa Acero surflariarekin egon gara eta munduan zehar egindako ibilbideen berri eman digu eta Zr Iksi atalean, Tolosako Inmakulada Ikastetxea bisitatu dugu. Amaitzeko, musika eta agendaz gain, lehiaketa berria jarri dugu martxan: gabonen inguruko argazki lehiaketa.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra