Skip to main content
bannerra

Aizank! saioaren argazki lehiaketa


Martxan dugu Aizank! saioaren hirugarren lehiaketa. Oraingoan, Gabonen inguruan kokatu dugu. Parte hartzeko, bidali zuen gabonetako argazkiak aizank@hamaika.tv posta elektronikora, urtarrilaren 19a baino lehenago Sari ederra duzue zain!


Aizank!

Immigrazioaren inguruan aritu gara Andoaingo Aita Larramendi Ikastolako gazteekin. Nola ikusten dituzte etorkinak? Eta zer gertatzen da orain gu bagara atzerrira goazenak? Bestalde, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian Beñat Gaztelumendi bertsolariarekin solasean aritu gara eta Zr Iksi atalean, Eibarko Armeria Eskola ezagutu dugu. Agendak, lehiaketa eta musika proposamenak osatu du saioa.


Aizank!

Aizank! saioaren seigarrean atalean, euskararen erabileraz aritu gara gazteekin. Euskaraz aritzen al dira? Nolakoa da beraien ustez euskararen etorkizuna? Bestalde, Durangoko Azokaren atarian, Glaukoma taldearekin egin dugu hitzordua Tolosako Bonberenean. Japonian egin berri duten kontzertu biraz eta bigarren diskoaz aritu gara beraiekin. Zr Iksi atal berezituan, aldiz, Andoaingo Leizaran institutua bisitatu dugu.

Aizank!

Aizank! saioaren bosgarren atalean, krisiaz hitz egin dugu gazteekin: nola ikusten dute egoera? Eta euren etorkizuna?. Bestalde, Etxarri Aranatzen izan gara Hesian taldeko abeslariekin. Euren ibilbidea errepasatu eta egungo proiektuen berri jakin dugu. ZR IKSI atala ere estreinatu dugu eta Usurbilgo Lanbide Eskolak zein heziketa ziklo eskaintzen dituen ikusi dugu gertutik. Amaitzeko, agenda eta musikarekin batera, lehiaketa berria jarri dugu martxan: AIZANK! hitza daraman bertso lehiaketa hain zuzen.


Aizank!

Aizank!-en hirugarren saioan droga eta alkohol kontsumoaz eztabaidatu dugu gazteekin. Gainera, Irati Guarretxena moda diseinatzaile gazteak Letitare, bere jantzien berri eman digu. Donostiako gazteen bulegoak zer eskaintzen digun azaldu digu Naiara Sampedro gazteria zinegotziak eta nola ez, musika eta agendaz gain, laburmetrai lehiaketa ere errepasatu dugu.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra