Skip to main content

Zer da sexualki errenditzea?


Errendimendu sexuala omen da sexuaren inguruan kezka gehien pizten duen gaietako bat. Hori dela eta Aizank! saioan Ander Lertxundi sexologoari hainbat galdera egin dizkiogu. Zergatik kezkatzen gaitu horrenbeste errenditzeak? Nork ezartzen du zer den errenditzea eta zer ez? Galdera hauei erantzun eta hainbat gomendio eman dizkigu.


Aizank!

Urteak daramagu esanez euskararen alfabetatze mailak gora egin badu ere, erabilerak behera egin duela. Gazteei begiratzen diegu gaiaz hitz egiterakoan, eta horregatik, Aizank! saioan protagonistei galdetu diegu zer iritzi duten. Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin osatu dugu solasaldia. D ereduan ikasi badute, eta euskaraz hitz egiteko oztoporik ez badute, zergatik erabiltzeko dute gaztelera?


Aizank!

Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin euskararen erabilpenaz eta honen etorkizunaz hitz egin dugu. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoak errendimendu sexualaren inguruko hainbat argibide eta aholku eman dizkigu. Gainera, aste honetan, Gaztezulo aldizkariko erredakzioa bisitatu eta bertako lankideekin egon gara. Azkenik, Zr Iksi atalerako ere izan dugu tartea. Oraingo  honetan, Bilboko Abusu ikastolan eta Lea-Artibai ikastetxean izan gara.

Gizartea

Donostiako Zubiri-Manteo BHI ezagutzeko aukera izan dugu Aizank! saioko Zr Iksi atalean. Bi egoitzetan banatuta dute zentroa eta irakasle eta ikasleek bertan eskaintzen dutenaren berri eman digute. Lehen eraikinean, DBHko ikasleen egunerokoa ezagutuko dugu, eta bigarrenean, batxilergoko ikasleak bisitatzearekin batera, zikloetako irakasleek goi zein erdi mailako zikloen berri eman digute.


Gizartea

Aizank! saioan orientazio sexuala izan dugu hizpide Zurriola ikastolako gazteekin. Bikote homosexualak ikusten dituztenean zein jarrera hartzen duten eta honen inguruko zein aurreiritzi ditugun galdetu diegu besteak beste. Gainera, normalitzatzeko zer egin beharko genukeen ere hausnartu dugu.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra