Skip to main content

Algortako San Nikolas ikastola bisitatu dugu!


Aizank! saioaren Zr Iksi atalean, Algortako San Nikolas ikastolan egin dugu geldialdia. Bertan, haur hezkuntzan hasi eta bigarren hezkuntzara bitarte, etapa eta ikasle bakoitzari egokitutako ikasketa metodologia erabili ohi dute. Horretarako, proiektu eta ekimen ugari dituzte martxan, bertako irakasle zein ikasleekin ezagutu ditugunak.


Gizartea

Sare sozialek gazteen arteko harremanak erabat aldatu dituzte. Gauza asko erraztu dituzten bezala, arrisku ugari sortu dira eta hauek era egokian erabiltzea da egun gurasoei kezka handiena pizten dien gaia. Horren inguruan aritu gara hizketan Ander Lertxundi sexologoarekin eta hainbat gauza argitzearekin batera, aholku interesgarriak eman dizkigu.


Aizank!

Aizank! saioaren atal berri honetan, Zurriola ikastolako gazteeekin homosexualitateaz aritu gara. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoak sare sozialez eta hauek gazteen arteko harremanetan duten eraginaz hitz egin digu. Zr Iksi atalean, ordea, Algortako San Nikolas ikastola eta Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxea bisitatzearekin batera, Lea-Artibai ikastetxean Mekatronika Industriala zikloa ezagutuko dugu.

Gizartea

Aizank! saioan astero egin ohi dugun bezala, oraingoan ere Lea Artibai ikastetxean egon gara. AFI, Admisnistrazioa eta Finantzak zikloa ezagutu dugu.


Gizartea

Aizank! saioan, Hernani LHII-ko heziketa zikloak ezagutu ditugu. Alorrez alor egin dugu ikastetxearen bisita bertako ikasle zein irakasleekin. Haien ikasketa metodoak, baliabideak, praktika eskaintzak eta lan irteerak zein diren azaldu digute.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra