Skip to main content

Arizmendi ikastola: Gorputz eta kirol ekintzen animazioa zikloa


Arrasateko Arizmendi Ikastolak haur hezkuntzatik batxilergorarteko ikasketak eskaintzen ditu. Baita heziketa zikloak ere. Aizank! saioan azken honi begiratu eta "Gorputz eta kirol ekintzen animazioa" deituriko goi mailako heziketa zikloa ezagutu dugu bertako irakasle zein ikasleen eskutik.


Gizartea

Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?


Gizartea

Pornografiak gazte eta ez horren gazteengan jakinimina sortu ohi du. Hori diote behintzat adituek eta hain zuzen, horren inguruan gehiago jakiteko Ander Lertxundi sexologoarekin izan gara. Pornoa kontsumitzeak gazteen harremanetan zein eragin duen azaldu digu eta gaia eurekin nola lantzen duten ezagutu dugu.

Aizank!

Alkoholaren kontsumoaz aritu gara Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoak pornoa ikusteak gazteen arteko harremanetan zein eragin duen azaldu digu. "Zr Iksi" atalean, berriz, Arrasateko Arizmendi Ikastolan "Gorputz eta kirol ekintzen animazioa" zikloa ezagutu dugu. Hernanin BHI-n ere izan gara bertako zikloak gertutik ikusten. Amaitzeko, nola ez, Lea-Artibai ikastexeko ziklo berri bat eta Gaztezulo aldizkariaren ikus-entzunezkoak izan ditugu.


Aizank!

Bilboko Urretxindorra ikastolan egon gara. Bertan, haur hezkuntzan hasi eta batxilergora arteko heziketa eskaintzen dute. Miribilla auzoan kokatzen da eta ahal bezain beste ikasle hartzeko asmoz, egoitza berria eraikitzen ari dira. Irakasle zein ikasleen eskutik ezagutu dugu ikastola.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra