Skip to main content
bannerra

Ibilean | Urola Garaia eskualdean barrena


Urola Garaia eskualdeak Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriak barne hartzen ditu. Esperientzia ederra da Urolaren bide berdetik gurutzatu eta bere ondare industriala, artistikoa zein erlijiosoa bisitatzea. Bisitatu beharreko altxorrak asko dira. Horietako asko jaso ditugu saio berezi honetan.


Lekuak

Herriko ekonomia berpiztu eta enplegua sustatzeko asmoz jarri zuten martxan Hondarribia Abian proiektua. Bost ardatz estrategikotan egituratzen da plana. Horietako bat da, hain zuzen, lehen sektoreari dagokiona. Udalaren eta Gizpukoako Aldundiaren laguntzarekin, Agroaldea sortu dute Hondarribian. Horrez gain, udako larunbatetan nekazal azoka jarri dute martxan San Pedro kalean. Iaz hasi ziren horrekin, eta aurten jarraipena eman diote ekimenari.


Ibilean

Gipuzkoako lurralde historikoaren barnealdean kokatzen da Beasain, Goierri eskualdearen bihotzean. Murumendi, Usurbe eta Pagobakar mendiez inguraturik, Oria ibaiak zeharkatzen du herria. Sei gune nagusi bereizi daitezke Beasainen: herrigunea batetik, eta Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudugarreta eta Aratz-Matxinbenta auzoak bestetik.

Kultura

Donostiako Aquariuma Euskal Herrian bisitari gehien jasotzen duen museoetako bat da. 300.000 lagun inguruk bisitatzen dute urtean. Batetik, gure ondarearen erakusle, museoa dago; bestetik, arrain espezie ezberdinekin gozatzeko, akuarioak.


Ibilean

XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika eraikitzen hasi dira Albaola Fundazioa eta Donostia 2016. Ekainean jarri zuten lehen egur zatia, eta 2016. urterako ontzia amaituta egotea espero da. San Juan baleontziaren berrikuntza Donostia 2016ren proiektu indartsuenetako bat da, eta Kultur Hiriburutzaren enbaxada ibiltaria izango da. Donostiako proiektua izan arren, Euskal Herri osoaren itsas ondarea irudikatuko du.

 
    Ibilean
    Gure txokoak ezagutzeko programa.
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra