Skip to main content
bannerra

Ibilean | Beasain, Donostiako Aquariuma, Albaola Elkartea eta Hondarribia


Oraingoan, lau toki interesgarritan izan gara. Hasteko Beasainera joan gara, eta herriaren txoko interesgarrienak gertutik ezagutu ditugu. Beasaindik Donostiara salto eginez, itsaso sakoneko bizitzan murgildu gara Donostiako Aquariumean. Kostaldean jarraituz, Albaola Itsas Elkartearen azken proiektua ezagutu dugu: San Juan Baleontziaren erreplikaren eraikuntza. Amaitzeko, Hondarribiako udalak martxan jarri duen Hondarribia Abian proiektua izan dugu hizpide.


Ibilean

Sollube magalean dagoen herri nekazaria da Arrieta, Mungiatik gertu dagoena. Hainbat GR ibilbidek zeharkatzen dute herria, Urdaibai Bihosferako eremuetatik ere pasatzen direnak. Asko dira bere basoak gurutzatzen dituzten bidaiariak.


Kultura

Bosgarren atalean, lau toki interesgarritan izan gara. Hasteko, Donostiako Eureka Zientzia Museoa ezagutu dugu. Bestalde, Debabarrena eskualdean murgilduz, bertako ondare natural eta ekologikoak ezagutu ditugu. Donostiara itzuliz, San Telmoko Frivolité erakusketa bisitatu dugu, eta, azkenik, Idiazabalera joan gara bertako gaztaren prozesua ezagutu eta herriaren balio historikoaz jabetzera.

Kultura

Ekainaren 14tik irailaren 28ra Frivolité erakusketa izango da ikusgai Donostiako San Telmo Museoan. XVIII. mendeko jantzien bilduma biltzen du erakusketak.


Lekuak

Idiazabalek lotura handia izan du beti gaztarekin, baina hori baino askoz gehiago eskaintzen du herriak. Gaztaren prozesu guztia ezagutzeaz gain, herriaren balio historikoaz jabetu gara.

 
    Ibilean
    Gure txokoak ezagutzeko programa.
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra