Skip to main content

Eureka Zientzia Museoa, egun osorako plan bikaina


Donostiako Eureka Zientzia Museoan zientziaren alde erakargarriena ezagutuko dugu. Gidatu 1 Formulako auto bat, ezagutu unibertsoa espazio ontzian, gozatu planetariumaz... Haur eta heldu, denetariko eta denentzako jarduerak aurkituko dituzu Eurekan.


Lekuak

Oñati Gipuzkoako herririk erakargarrienetakoa da. Mendiz inguratuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean kokatzen da. Gaur egungo herri moderno eta garatuak ondare historiko, kultural eta natural ugari gordetzen ditu; hala nola, Arrikrutz koba, Arantzazu auzoa eta bere santutegia, edota Sancti Spiritus Unibertsitatea.


Lekuak

1995eko irailaren 29an izendatu zuten biotopo Leitzarango bailara. Ingurumen aldetik zein historikoki oso aberasgarria da gunea; historiaurreko aztarna ugari topa daitezke bertan. Aitor Mendiluze bertsolariaren eskutik ezagutu dugu Leitzaran bailarako gune aipagarrietako bat: Otitako parkea.

Ibilean

Mungialdeko herria da Laukiz, Lauaxeta olerkariaren jaioterria. Uribe Butroeko herri hau, Bizkaiko hiriburutik, Bilbotik, 15 kilometrotara. Bost auzo dauzka: Elizalde, Aurrekoetxe, Agirre, Mentxakaeta eta Mendiondo.


Kultura

Hirugarren atalean, Euskal Herriko herri esanguratsu bat bisitatu, bidaia agentzia baten eskaintza ezagutu eta museo baten erakusketan atzera egin dugu denboran. Hain zuzen ere, Zumarragako herrian izan gara eta dituen altxorrak erakutsi dizkigu Mikel Serrano alkateak. Bigarrenik, Partizan Bidaiak agentziaren abentura diferenteak deskubritu ditugu. Eta azkenik, San Telmo museoan murgildu gara "Galiarren Aroa" erakusketa ezagutzeko.

 
    Ibilean
    Gure txokoak ezagutzeko programa.
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra