Skip to main content

Ertzak | Heriotza

Nork bere bizitzaren bukaerari buruz duen erabakitzeko eskubideaz aritu gara. Bizitzaz hausnartzen dugun moduan heriotzaz ere egin beharra dago. Heriotza prozesu kulturala da, eta garai bakoitzean hiltzeko era ezberdinak izan dira. Heriotza eskubide zibila da. Gaur egun bi aukera daude: gaizki hiltzea eta kalitatezko heriotza. Eutanasia definitzea ez da erraza eta horretan sakonduko dugu. Hiltzen ikas daiteke? Nola hil nahi dugu? Zer dio gaur egungo legediak? Zer da bizi testamendua edo aurretiazko borondateen agiria? Galdera horiek denak erantzuteko hiru aditu, hiru ikuspuntu, izan ditugu: Iñaki Olaizola antropologoa, Leire Imaz Zuzenbide Zibileko irakaslea eta Iñaki Peña medikua.

Ertzak

Europako hizkuntza gutxituen ituna izan dugu hizpide. Espainiak aipatu karta berretsi du, baina Frantziak berresteko eztabaida ireki zuen. Hain zuzen ere, estatu frantsesak 99an izenpetu zuen ituna. Baina konstituzio kontseiluak Frantziako konstituzioa urratzen zuela jakinarazi zuen eta ordutik berretsi gabe dago. Estatuek konpromiso zehatzak hartzen dituzte hizkuntzarekiko, baina itunak ez ditu hizkuntza eskubideak bermatzen. Horiek horretan, zer da zehazki Europako hizkuntza gutxituen karta? Onuragarria da euskararentzat? Horri buruz aritu gara Andres Urrutia (Euskaltzaindia) eta Paul Bilbaorekin (Kontseilua).

Gizartea

Alkohola drogatzat hartzen den sustantzia da. Kontsumitzeak organismoan eragin ditzakeen aldaketengatik, tolerantzia eta menpekotasuna eragin ditzake. Adingabeek alkohola kontsumitzeak berehalako ondorioak izan ditzake, eta gainera larriak.

Gizartea

Alkoholaren kontsumoa errotzen ari da gazteen artean. Azken urte hauetan aldatu egin dira alkohol kontsumoaren ereduak, eta gero eta goizago hasten dira gazteak kontsumitzen. Festa giroa dute aitzakia. Legunekin elkartu, eta egun seinalatuetan gozatu ederra hartzea. Azken ikerketa baten arabera, 16 urte ingururekin hasten dira edaten. Kontsumoaren jendarte honek alkohola goraipatu egiten du? Edozein ospakizun edo jai ez da deus alkoholik gabe? Adin txikiko gazteek alkhola eskuragarri dute? Galdera horiei erantzuteko hainbat ikuspuntu edo ertz izan ditugu: Amaia Barcenilla (AGIPAD -eko prebentzio teknikaria), Nagore Zobaran gurasoa eta Jon Andoni Uriarte Irakaslea.

    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra