Skip to main content
bannerra

Merkataritza ordutegien liberalizazioa; herritarrentzat edo turistentzat?


Merkataritza ordutegiak erabat liberalizatuta izango dituen Hego Euskal Herriko lehen hiria Bilbo izango da. Neurria datorren urteko udan jarriko da martxan. Merkataritza ordutegien egoerak polemika handia piztu du. Ordutegien liberalizazioa turismo joera handiko eremuetan emango da, gai honen arira galdera asko datorkiguz burura, Zein hiri mota nahi dugu , Turistentzat egin hiri bat izatea? Hiritarrak berak turistak bilakaraztea?

 


Ertzak

Merkataritza ordutegiak erabat liberalizatuta izango dituen Hego Euskal Herriko lehen hiria Bilbo izango da. Neurria datorren urteko udan jarriko da martxan, eta hiriko hiru eremu zehatzetan izango du eragina: Abando-Indautxu-Garellano, Deustu, eta Zazpikaleak. Merkataritza ordutegien egoerak polemika handia piztu du. Berez, legeak baimentzen du urtean zortzi jaiegunez saltokiak irekitzea Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuaren lege aldaketa batek liberalizazio hori hedatzea du helburu, turismo joera handiko eremuen bidez. Eusko Jaularitzak turismo handiko eremuetako saltokietako ordutegiak erabat liberalizatzeko legearen aurkako helegitea jarri berri du. Horri buruz aritu gara ondokoekin: Itziar Ruiz (Ikurmer Eusko Jaularitzako merkataritza behatokiko kidea), Arantxa Belaustegigoitia (dendaria), Jon Aldaiturriaga (Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko gerentea) eta Igor Arrien  Bilboko Udaleko teknikaria.


Ertzak

2014-2015 ikasturtea aldaketaz beterik dator. LOMCE legearen ezarpenaren lehenengo ikasturtea hasi da, Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Gobernutik lasaitasun mezuak bidaltzen badituzte ere, Hezkuntza komunitatea ozen aldarrikatzen ari da azken hamarkada luzeetan inposatu den legerik gogor eta atzerakoiena jada abian dela, eta hurrengo urteetan erabat garatzeko arriskua dagoela.

Ertzak

LOMCE legea EAEn ez zela aplikatuko esan zuten, baina gure ikastetxeetan gertatzen ari da. Lehen hezkuntzari eragin dio erabakiak.Gure hezkuntza sistema aztertu dugu; zer eragin izango dute ikasturte honetako aldaketek? Nolakoa izan beharko litzateke gure hezkuntza eredu propioa? Nola egin aurre LOMCE bezalako lege antidemokratiko bati? Horri buruz hitz egiteko lau ikuspuntu edo ertz landu ditugu: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea), Lurdes Imaz (EHIGEko kordinatzailea), Maite Alonso (Eskola kontseiluko zuzendaria) eta Hezkuntza plataformako kideak.


Ertzak

Krisiak pobretu egin du gure jendartea, eta gosea arazo bihurtu da. Elikagaiak eskuratzeko ahalmena gutxitu da. Horri buruz hitz egin dugu Marije Elorriaga, Unai Aranguren eta Xabier Aierdirekin.

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra