Skip to main content
bannerra

Ertzak | Hirigintzak ba al du eraginik euskararengan?


Orain arte garatutako hirigintza ereduak euskararengan izan duen eraginaz hausnartu dugu Paul Bilbao (Kontseilua), Miren Segurola (UEMA) eta Imanol Esnaolarekin (Gaindegia).


Gizartea

Euskal Herriko aberastasunaz edo egitura ekonomikoaz hitz egiten dugunean, lehen kolpean industria irudikatu daiteke. Gaur egun posible da hori? Industria gainbehera bizi dugu? Egungo egoeran ondo gaude edo iraganera itzuli nahi dugu? Itzultzea ere komeni al zaigu? Galdera hauei erantzuteko Imanol Esnaola (Gaindegia), Manu Ayerdi (Nafarroako Gobernua) eta Mikel Navarrorekin (Lehiakortasunerako Euskal Institutoa) hitz egin dugu Ertzak saioan. 


Gizartea

Feminismoak gero eta babes handiagoa du jendartean, baina benetan ezagutzen al dugu Euskal Herriko feminismoaren historia? Noiz eta zeri erantzuteko jaio zen gurean feminismoa? Horri erantzuteko asmoz, Edurne Epelde eta Miren Aranguren Emagin elkarteko kideekin batu gara.

Gizartea

Krisia hitza aipatzean, ekonomikoa kontzeptua gehitu ohi dugu, baina nahikoa al da hori? Gero eta ahots gehiago dira krisi sistemikoaren alde egiten dutenak. Hala balitz, zeintzuk lirateke sistemak bere baita dituen krisi nagusiak? Galdera hauen erantzunak jaso ditugu Helena Franco (Ekonomia doktorea) eta Xabier Aierdi (soziologoa) gonbidatuen laguntzaz, denboraldi berriko lehen saioan.


Ertzak

Okupazio eredu ezberdinak aztertu ditugu, okupazioa ulertzeko eta gauzatzeko eredu ezberdinak daudelako Euskal Herrian. Gernikako Astra, Donostiako Kortxoenea eta Gasteizko Errekaleor Auzoa eta Iruñeko Errotxapea gaztetxea ezagutu ditugu.

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra