Skip to main content

Ertzak / Patriarkatuaren eskeman emakume izatea


Patriarkatuaren zentzu barruan, zer da emakume izatea? non kokatzen dira  ohiko eskematatik at geratzen diren gorputz eta subjektu guztiak? Noiz gara zapaltzaile eta noiz zapaldu? Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu gara Idurre Eskisabel (kazetaria),  Mari Luz Esteban (antropologoa) eta June Fernandezekin (Pikara Magazine).


Ertzak

Munduko harresien inguruan hitz egin dugu. Immigrazioaren jarioari aurre egiteko, ustez segurtasuna bermatzeko... funtzio asko izan dituzte harresiek historian zehar. Horretarako lau aditurekin hitz egin dugu: Asier Blas, Txente Rekondo Lur Gil eta Mikel Aramendi


Ertzak

Elikadura negozio bilakatu da inoiz baino gehiago, eta horrek zuzenean kolpatu ditu mundu mailako nekazari guztiak. Hazi transgenikoak, eredu agroindustrialaren aldeko diru-laguntzak... badago bestelako nekazaritza eredua eta hori da eragileek defendatzen dutena. Esti Redondo (Via Campesina), Gotzone Sestorain eta Paul Nicholsonekin (EHNE Bizkaia) ertzak aztertu ditugu

Ertzak

Gaurkoan sexualitatea eta ezgaitasunak landu ditugu. Gaiaren inguruan sortutako aurreiritziak asko dira. Bide horretan lagun izan ditugu Agurtzane Ormatza,  eta Rosa Ugartemendia sexologoak.


Ertzak

Prekarietatea bizi duten sektore ezberdinen errealitatea ezagutu nahi izan dugu. Prekarietateak emakume aurpegia al du? Emakume eta etorkin aurpegia? Galdera hauei erantzuteko bidelagun izan ditugu Isabel Otxoa EHUko Lan Harremanetarako irakaslea eta Bizkako Etxeko langileen elkarteko ordezkaria, Maria Solaetxe Telemarketineko langilea, Berta Garcia LABeko kidea eta Joseba Zalakain SiiS Ikerketa Zentroko zuzendaria.

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra