Skip to main content
bannerra

Ertzak / Bullying-a, burla eraso bihurtzean


Noiz da burla eta noiz da benetako erasoa? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen dena? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin, Aitor Lacasta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailaren arduradunarekin eta Gehituko Xabier Lozanorekin eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dugu.


Ertzak

Askotan aipatzen da sindikalgintza krisian dagoela. Horrela da? Borroka berrien aurrean, formula berriak behar ditu? Greba bitarteko bezala, eraginkorra da gaur egun? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara programan Joseba Villarreal (ELA), Garbiñe Aranburu (LAB)  Jesus Uzkudun (CCOO-eko kide ohia) eta Igor Arroyorekin (LAB).


Ertzak

Ekonomia soziala aspaldi ezagutzen dugu, baina borroka berrien aurrean, zaharkituta geratu al da? Ekonomia sozialari, eraldatzailea abizena jarriko bagenio? Zer da hori? Ze berritasun ekarri ditu? Horren inguruan aritu gara Leire Udabe (Lakari Kooperatiba), Liher Gonzalez (Koop 57), Beñat Irasuegirekin (Olatukoop) eta Oihana Beloki zein Nerea Esparzarekin (Lastotan kooperatiba).

Ertzak

Ezkerra krisian dago? Birpentsatu beharra dago? Europan, Espainian eta Euskal Herrian, nork ordezkatzen du ezkerra eta zein da bere egoera? Eskuinak nola lortu du hainbeste herritarrekin konektatzea? Jule Goikoetxea, Asier Blas eta Hedoi Etxarterekin hitz egin dugu.


Ertzak

Egia al da gaur egun ezagutzen dugun pentsio sistema publikoa jasangaitza dela? Mugara heldu al da? Adinekoei bizitza duina bermatzen die gaur egun jasotzen duten pentsioak? Euskal Herriak gaitasuna du pentsio sistema propioa izateko? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara.

 

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra