Skip to main content

Ertzak | Ezkerra krisian al dago?


Ezkerra krisian dago? Birpentsatu beharra dago? Europan, Espainian eta Euskal Herrian, nork ordezkatzen du ezkerra eta zein da bere egoera? Eskuinak nola lortu du hainbeste herritarrekin konektatzea? Galdera horiei eta beste hainbati erantzuna ematen saiatu gara Jule Goikoetxea irakaslearekin eta Asier Blas politologoarekin.


Ertzak

Pentsio-sistema izango dugu hizpide. Egia al da gaur egun ezagutzen dugun pentsio sistema publikoa jasangaitza dela? Mugara heldu al da? Adinekoei bizitza duina bermatzen die gaur egun jasotzen duten pentsioak? Euskal Herriak gaitasuna du pentsio sistema propioa izateko? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara. Horretarako, Niko Cuenca ekonomialariarekin, eta Lurdes Rodriguez zein Mikel Argiñarena Pentsionistak Martxan taldeko kideekin hitz egin dugu.


Gizartea

Ekonomia soziala aspaldi ezagutzen dugu, baina borroka berrien aurrean, zaharkituta geratu al da? Ekonomia sozialari, eraldatzailea abizena jarriko bagenio? Zer da hori? Ze berritasun ekarri ditu? Horren inguruan aritu gara Leire Udabe (Lakari Kooperatiba), Liher Gonzalez (Koop 57) eta Beñat Irasuegirekin (Olatukoop).

Gizartea

Askotan aipatzen da sindikalgintza krisian dagoela. Horrela da? Borroka berrien aurrean (ekologismoa, patriarkatuaren kontrako borroka, prekarietatea...), formula berriak behar ditu sindikalgintzak? Greba bitarteko bezala, eraginkorra da gaur egun? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara programan Joseba Villarreal (ELA), Garbiñe Aranburu (LAB) eta Jesus Uzkudunekin (CCOO-eko kide ohia).


Kultura

Zer da militantzia? Nor da militantea? Orain arte euskararen inguruko militantzia-eredua nolakoa izan da? Eta etorkizunera begira, nolakoa izan behar du? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara. Lau pertsonekin izan gara: Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea), Marta Luxan (Joxemi Zumalabe Fundazioa) eta Imanol Larrañaga (Elgoibarko Izarra).

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra