Skip to main content

Soilik filme batekin jarri dira ados gure azken adituak


Sari banaketaren aurrean jarri ditugu gure azken adituak. Epaimahaiko kide izango balira bezala, hiru pelikula onenak aukeratzeko eskatu diegu. Busti dira. Ados, soilik, filme batekin: "Loreak". Peru Olaberria (Zart) eta Gontzal Agotek (Berria) gustatu zaiena azpimarratu digute.


Zurriolako Butaka

"Garai Berriak" film laburra ikusi ondotik, Koldo Almandoz zinegilea eseri da gure butakan. Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa irabazi du aipatu pelikulagatik. Ordea, Donostiako Zinemaldian bere beste film labur bat eskaini dute Kimuak sailaren baitan: "Hubert Leblonen Azken Hegaldia". Bi lanez eta etorriko direnez hitz egin dugu donostiarrarekin.


Zurriolako Butaka

Sail Ofizialeko filme estimatuenen artean dago "Loreak" pelikula. Sariak banatu aurretik Nagore Aranburu aktorea eta Aitor Arregi ekoizlea elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Pozik agertu dira bizi izan duten aste bereziarekin, eta hori nahikoa sari dela azpimarratu dute. Bestalde, "Zarautzen Erosi Zuen" film laburraz ere aritu gara, biek parte hartu dutelako. Aranburuk aktore bezala, eta Arregik zuzendari gisa.

Zurriolako Butaka

Zortzigarren saioan, banatuko diren sariei begira jarri gara. Nolanahi ere, protagonista bereziak izan ditugu. Nagore Aranburu aktorea eta Aitor Arregi ekoizle eta zinema zuzendaria hurbildu dira gurera. "Loreak" pelikula eta "Zarautzen Erosi Zuen" film laburra izan ditugu hizpide. Bestalde, Koldo Almandoz zinegilea elkarrizketatu dugu, eta bere bi film laburrez aritu gara: "Garai Berriak" eta "Hubert Leblonen Azken Hegaldia". Azken adituen solasaldian, berriz, Peru Olaberria (Zart) eta Gontzal Agote (Berria) izan ditugu.


Zurriolako Butaka

"Loreak", "Lasa eta Zabala" eta "Negociador" filmeetan script lana bete du Ane Muñoz zinegileak. Bakoitzean izandako esperientzia kontatu digu, barrutik. Pelikula bakoitzaren emaitza zer iruditu zaion ere kontatu digu. Aldiz, Gorka Bereziartuak (Argia) bere iritzia eskaini digu, kanpotik. Orokorrean, nahiko ados agertu dira biak.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    Inaxio Esnaola
bannerra

bannerra