Skip to main content

Nekerik ez eta iruzkin onak bai


Donostiako Zinemaldiak aurrera egin ahala, zinema aditu zein kritikarien osasunak okerrera egiten du. Lo falta, filme gehiegi ikusi izanaren sentsazioa, ... Halere, gurera hurbildu dira Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu) eta Igor Susaeta (Berria) beraien iritzia plazaratzera. "Lasa eta Zabala" gustatu zaie, eta "Loreak" filmak sariren bat irabaz dezakeela uste dute.


Zurriolako Butaka

Lurrikararen ostean, Haitik ez zuen hobera egin. Bertako jendarteak bizi duen egoera ez da erraza. Horri buruz eta istorio bitxi baten bitartez, bertako errealitatea jasotzen du "I am Haiti" dokumentalak. Amaia Remirez gidoilari eta ekoizlearekin lasai asko hitz egin dugu beraien lan bereziaz. Zinemira sailean estreinatu dute.


Zurriolako Butaka

Zazpigarren egunean, "I am Haiti" dokumentala izan dugu hizpide. Amaia Remirez gidoilari eta ekoizlearekin dokumentalaren prozesua eta emaitza aztertu ditugu. Adituen solasaldian, Xabier Mendiguren Elizegi (Sustatu) eta Igor Susaeta (Berria) izan ditugu. "Lasa eta Zabala" filmaren inguruko iritzia eskatu diegu, eta aurpegi ona jarri digute. Ane Muñoz zinegilearekin ere hitz egin dugu aurkeztu diren hiru filmetan lan egin duelako. Gorka Bereziartua (Argia) zinema aditua izan du bere alboan. Eta noski, Benicio del Toro aktoreak jaso duen Donostia Sariaz ere aritu gara.

Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiak berezitasun asko ditu, eta horiek hurbiletik ezagutzea gustuko dugu. Urtero bezala, 25 urtez azpiko pertsonez osaturiko epaimahai gazteak badu zer ikusi. "Horizontes Latinos" eta "Zuzendari Berriak" sailetako pelikulei erreparatu behar diete, eta bestelako betebeharrak ere badituzte. Epaimahai gaztearen berri eman digu Aitor Zarzuelo kide eta ikus-entzunezko ikasleak.


Zurriolako Butaka

Askotariko iritzien topagune da gure adituen solasaldia. Oraingoan, gurekin izan zira Ander Barinaga-Rementeria eta Andoni Iturbe. "Lasa eta Zabala" pelikularen inguruan galdegin diegunean beraien iritzia argi azaldu dute: ez zaie gustatu. Aldiz, "Loreak" txalotu eta sariren bat eraman dezakeela iragarri dute.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    Inaxio Esnaola
bannerra

bannerra