Skip to main content

Zurriolako Butaka | Bosgarren saioa


Bosgarren saioan, hausnarketari tartea eskaini diogu. Euskal zinemagintzaren osasunari buruz aritu gara Miren Manias doktoregai eta zinema adituarekin. Bestalde, euskarazko bikoizketak bizi duen une larriaz hitz egin dugu Marian Galarraga Tinko elkarteko kidearekin eta Mikel Mendizabal bikoizlearekin. "Loreak" filmaren aurkezpenak emandakoa gogora ekarri dugu eta "Lantanda" dokumentalari buruzko erreportajea eskaini dugu. Adituen solasaldian, berriz, Amaia Garcia (Urumeako Kronika) eta Mikel Kintana (Euskal Irratiak) izan ditugu.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiko saio berezia egiten hasi ginenetik gurean izan da Angel Aldarondo zinegilea. Aurreneko aldiz, ordea, epaimahaikide gisa gonbidatu dugu. Irizar saria emateaz arduratuko da, eta beraz, normalean baino serioago aritu da gurekin. Edo ez. Urtzi Urkizu Berriako kazetari eta saioaren zuzendariarekin Kontseiluaren film laburren lehiaketaz eta Kimuak sailaz aritu gara.


Zurriolako Butaka

"Loreak" filmaren aurkezpen egunean, adituen solasaldiko gonbidatuei beraien iritzia emateko eskatu diegu. Gontzal Agote (Berria) eta Mikel Garciari (Argia) asko gustatu zaie pelikula, dagoeneko ikusi duten beste hainbat aditu zein kritikariri bezala. Horrez gain, bakoitzak ikusi dituen pelikuletaz aritu gara.

Zurriolako Butaka

Nestor Basterretxearen ondarea bere hitzez jasotzen du "Señales de Vida" dokumentala. Marmoka Films ekoiztetxe txikiak egindako lana bere lekua egin du Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailean. Gentzane Martinez de Osaba dokumentalaren bi zuzendarietako bat izan da gurean.


Zurriolako Butaka

Laugarren programan, "Señales de Vida" dokumentala izan dugu protagonista. Horrela, Gentzane Martinez de Osaba zuzendaria elkarrizketatu dugu. Nestor Basterretxea euskal artista zendu berriaren ondarea jasotzen du, bere hitzez kontatuta. Angel Aldarondo epaimahaikide bihurtuaren bisita izan dugu, Kontseiluaren euskarazko film laburren lehiaketaren sari banaketak emandakoa berreskuratu dugu eta Igor Legarreta "Automata" filmeko gidoilariaren hitzak jaso ditugu. Adituen solasaldian, "Loreak" pelikulaz aritu gara, besteak beste, Gontzal Agote (Berria) eta Mikel Garcia (Argia) zinema kritikariekin.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    Inaxio Esnaola
bannerra

bannerra