Skip to main content
bannerra

Sail Ofizialari errepasoa eta beste sailei begira


Sail Ofizialeko pelikulen estreinaldiak aurrera jarraitzen du. Zinemaldiaren erdigunean, aipatu saila errepasatu dugu Aitor Abaroa Gazteluzo aldizkariko zinema adituarekin. Bestalde, Beñat Eizagirre Berriako zinema kritikariak Zuzendari Berriak eta Perlak sailetatik bereziki gustatu zaiona kontatu digu.


Zurriolako Butaka

"Loreak" euskarazko filmak bere lekua topatu zuen Sail Ofizialean. Aurkeztu bezperan, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendariekin gustura aritu gara solasean. Urduritasuna ondo ezkutatu arren, gogotsu ikusi ditugu beraien lana erakutsi eta defendatzeko.


Zurriolako Butaka

Hirugarren saioan, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño "Loreak" filmaren zuzendariak elkarrizketatu ditugu. Urduri jarri dira estreinaldiaren atarian. Pedro Olea zinegile bilbotarraren soslaia eta Europa Ekialdeko zinemaren atzera begirakoaren inguruko erreportajea eskaini dugu. Adituen solasaldian, berriz, Aitor Abaroa (Gaztezulo) eta Beñat Eizagirre (Berria) izan ditugu.

Zurriolako Butaka

Zinemaldia gustuko dute, edo alderantziz. Dagoeneko zortzi urtez parte hartu dute Donostiako festibalean. Zortzigarrenean, Juanmi aitaren "Ateak Zabalduz" dokumentala eskainiko dute, eta Pello semearen "Txipirones En Su Tinta" film laburra. Sortzaile nekaezinak izanik, aipaturiko lanez eta etorriko direnez hitz egin dugu beraiekin. Umoretsu aritu gara.


Zurriolako Butaka

"Los Tontos y los Estupidos" pelikulan ikusiko dugu Aitor Beltran aktorea. Protagonistetako bat da. Aipatu filmaz, bere proiektuez eta Zinemaldiaz hitz egin dugu berarekin.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    Inaxio Esnaola
bannerra

bannerra