Skip to main content

Esparru ezberdinetako pertsona ezagunek bat egin dute Gure Esku Dagorekin


Zergatik egiten duzu bat Gure Esku Dago-rekin? galderari erantzun diote joan den astean agerraldian parte hartu zuten hainbat herritar ezagunek, besteak beste: Carlos Garaikoetxea, Gemma Zabaleta, Jone Goirizelaia, Jule Goikoetxea, Lorea Agirre, Mario Zubiaga, Mikel Labaka, Joxe Mari Agirretxe Porrotx, Ainhoa Etxaide, Amets Arzallus, Igor Elortza, Iñaki Zarraoa, Jon Maia, Jon Sarasua, Kike Amonarriz, Martxelo Otamendi eta Mertxe Aizpuruak.



Gizartea

Durango eta Iruñea batu dituen giza kate historikoa, eskuz esku, hedabidez hedabide jaso dugu elkarlanean. Herritarrak dira protagonistak. Beraien esperientzia jaso nahi izan dugu, aurretik, bitartean eta ondoren. Umoreari tartea eskaini diogu. Antolakuntzako kideekin izan gara, egindako lan bikaina azpimarratu asmoz. Gurean izan diren atzerritarrei hitza hartzeko eskatu diegu. Herritar ezagunekin ere topo egin dugu. Baina, finean, herritarrei begira osatu dugu giza katearen programa berezia. Saioa posible egin dugun hedabideak: Ahotsa, Aiaraldea, Anboto, Argia, Arrosa sarea, Barren, Berria, Goiena, GoierriTB, Guaixe, Hamaika, Hitza, Hitzondo, Info7, Librean zuzenekoak, Naiz, Piztu, Tolosaldeko ataria, Tokikom, Topatu eta 25 Geltokia.

Gizartea

Azken kilometroak airetik.


Gizartea

Lehen kilometroak airetik.

 
bannerra

bannerra