Skip to main content
bannerra

Zaindu Zaitez / Jolastuz hazi eta hezi


Haurren heziketan jolasak duen berebiziko garrantzia izan dugu hizpide. Haurrek jostatzeko behar dituzten aurka eta eremuak aztertu ditugu Leire Irigibel hezitzailearekin. Bestalde, Izaskun Berasategi dietistak gure elikadura ohitura batzuk hobetzeko hainbat gomendio eman dizkigu.


Zaindu zaitez

Urtaroen arabera asko aldatzen dira gure jateko ohiturak. Ospakizun gehienak mahaiaren bueltan egiten ditugu eta behar baino gehiago jaten da horrelakoetan. Izaskun Berasategi dietistarekin izan gara. Bestalde, txertoen kontra edo alde egin behar dugu? Galdera horri erantzuteko Rosario San Millan EHUko irakaslearengana jo dugu.


Zaindu zaitez

Ongi gosaltzen al dugu? Izaskun Berasategi dietistak zalantza hauek argitzen lagundu digu. Bestalde, Leitzako osasun etxean izan gara osasun menpekotasunaren gaia hobeto ulertzeko. Edurne Arrazubi gizarte langileak azaldu digu egungo egoera. Bukatzeko, erleen garrantzia izan dugu hizpide Iñaki Gonzalo apikultorearekin.

Zaindu zaitez

Eskubide unibertsala al da osasuna? Eskubide horren argilunetan murgildu gara Garbiñe Biurrun epailearekin. Bestalde, dietistarekin hitzordua egin dugu, kaloriak zer diren argitu eta dieta egoki baten ezaugarriak ezagutzeko. Azkenik, apiterapiaren balio osasuntsuaz aritu gara.


Zaindu zaitez

Modu ezberdinak daude gure gorputzeko minak sendatzeko. Osteopatia da horietako bat, eta gorputz osoa aztertzen du konektatuta ditugun atal guztiak kontutan hartuz. Naturbidea osteopatia zentroan izan gara xehetasun gehiago jasotzeko. Bestalde, kalitatezko esnea kontsumitzearen garrantzia azpimarratu dugu.

 
    Zaindu Zaitez
    Ohitura osasungarriak.
    Ane Azkue
bannerra

bannerra