Skip to main content
bannerra

Zaindu Zaitez / Barruko eta kanpoko osasunaren oreka


Gure burua barrutik zein kanpotik zaintzeko aholkuak jaso ditugu saioan. Horretarako bi gonbidatu berezirekin hitz egin dugu: Garbiñe Etxaniz makrobiotikan aditua eta Ana Gisasola yoga irakaslea. Azken txanpan, osasun arazoak gainditzeko pare bat erremedio ere ikasi ditugu.


Gaikakoa

Osasun arloan euskarak bizi duen egoera ezagutu nahi izan dugu. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariarekin hitz egin dugu. Bestalde, gaixotasun neurobiologiko bat ezagutu dugu: Gabeziaren Nahasmendua. Azkenik, Hiribirika osasun kolektiboko Khadim N'Diayerekin egin dugu hitzordua. Osasuna bizitzaren erdigunean kokatzeko beharraz mintzatu zaigu.


Gaikakoa

Gurean oraindik ere aurreiritziz betetako tabua da HIESa. 30 urte beteko ditu Nafarroako HIESAren kontrako batzordeak eta badute zer ospatu baina batez zer borrokatu. Batzordeko kidea den Luziarekin HIESAren egungo beharretaz jardun dugu. Bestetik,elikadura makrobiotikoaren oinarriak ezagutu eta sendabelarren jatorriaz aritu gara.

Gaikakoa

Aisialdi ereduari begira jarri gara. Hain zuzen, drogen kontsumo arduratsuaz aritu gara Hegoak elkarteko Itziar eta Eiderrekin. Kontsumitzen diren sustantzia ezberdinak aztertzen dituzte beraiek. Arriskuen murrizketan egiten dute lan, informazio praktiko eta erreala eskainiz. Bestelako gaiak ere izan ditugu.


Gaikakoa

Haurren hazkuntzaz eta hezkuntzaz hitz egin dugu Leire Irigibel haur hezkuntzako adituarekin. Helduok haurrekin jokatzen dugun rola izan dugu hizpide. Miren Basaras EHUko irakaslearekin, berriz, horrenbeste argi gorri pizten dituzten gaixotasun berri hoien inguruan hitz egin dugu. Bukatzeko, Nagore Enciso dietista izan dugu gurean eta berak etiketen inguruan zenbait aholku eman dizkigu.

 
    Zaindu Zaitez
    Ohitura osasungarriak.
    Ane Azkue
bannerra

bannerra