Skip to main content
bannerra

Aneguriaren bideoklip berria: "Kumbaya"


Musikari bizkaitarrak rap-a du ardatz eta oraingoan "Kumbaya" izeneko bideo berria dakar. Errealizazioan, Nerea Falagan izan du bidelagun.


Artekale

Sare Gernikaren eskutik, Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok, Malen Amenabarrek eta Ane Labakak osatzen duten Txakur Gorria sormen taldeak, ederki asko deskribatu du euskal presoei aplikatzen zaien sakabanaketa politika.


Artekale

Maialen Lujanbiok irabazi zuen Euskal Herriko Bertso Txapelketa. Bigarren aldia da hernaniarrak txapela janzten duela, erabat beteta zegoen Bizkaia Arenan. Artekale saioaren ardatz nagusia, BEC-en bizitako emozio eta zirrarak.

Artekale

Atal berri honetan, Bilbon burutuko diren bi jaialdi izan ditugu hizpide: Musika-Música eta Zinegoak. Horiek horrela, Beñat Zarrabeitia lankidea Bilbao700 Fundazioko arduradun den Josune Ariztondo elkarrizketatu du. Aurtengo edizioan, Musika-Música ekimenak, gerrate arteko tartea hartuko du aintzat eta musika ez ezik, artearen beste diziplina batzuk uztartuko ditu.

Bestalde, Jabi Jubera eta Haritz Petralanda lankideak, Zinegoak -Gaylesbotrans zine jaialdiko- kideekin egoteko aukera izan dute. Besteak beste, Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin eta Maren Gonzalez programatzailearekin.


Artekale

Datorren otsailaren 24an, Landako gunean, euskal presoen eskubideen alde Bizkaian urtero egiten den hitzordu musikalak edizio berri bat ezagutuko du. Hamaika Telebista bertan izango da, Naiz-ekin batera, ekimenaren babesle gisa. Gainera, Hamaika Telebistaren eskutik, 15 lagunek sarrera bikoitzak eskuratu dituzte.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra