Skip to main content
bannerra

ArteKale | Begiradak komikietan, Klasikoen irakurketa jarraitua eta agenda


Gaurko ArteKale saioan jada tradizio bilakatzen ari den ekitaldi bat ekarriko dugu gogora. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen irakurketa jarraituaz aritu gara Pedro Alberdi antolatzailearekin eta Itxaro Borda idazlearekin. Gainera, komikietan emakumeak irudikatzeko erak eta emakumeek egindako lanak ezagutuko ditugu Josune Muñozen eskutik. Skolastika elkarteko kideak erakusketa bat atondu du Donostiako Komikigunean. Eta, zelan ez, asteburuko kultur proposamenak ere badakartzagu. On egin!


Kultura

Betiko legez, asteburuko kultur agenda bete-beterik dator. Guk, hori arakatu eta proposamen interesgarri batzuk aukeratu ditugu zuentzat: zinema estreinaldiak, Euskal Herriko eskola arteko bertso finala, Igorreko jaiak, Femmes ikuskizuna...


Artekale

Emakumeen komikiak eta komiki feministak. Horien gaineko begiradak jasotzen ditu Josune Muñozek ekainaren 16a bitartean Donostian.

Artekale

Edizio borobila du aurtengoa Klasikoen irakurketa jarraituak. Izan ere, hamargarrenez antolatu du ekitaldia Bilbo Zaharra euskaltegiak. Arriaga antzokian Itxaro Bordaren "%100 basque" eleberria irakurriko dute 400 lagun inguruk pasarteka eta etenik gabe. Idazlea eta Pedro Alberdi antolatzailea gure saiora ekarri ditugu.


Kultura

Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok eta Nerea Ibarzabalek osatzen dute Txakur Gorria. Autorsorkuntza, autoedizioa eta autoekoizpenerako sortu ziren eta orain arte liburu-objektu ondu dituzte.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra