Skip to main content

Zinemagintzaren gure adibideak


Zinema egiteko metodoa ez da bakarra. Bakoitzak nahi eta ahal duen modura sortzen du. Hain zuzen ere, hiru zinegile gonbidatu ditugu solasaldira, hirurak ikus entzunezkoetan aritzen dira eta lan berria aurkeztu dute. Lara Izagirrek "Un otoño sin Berlin" filma, Aitor Oñaderrak "I Said I Would Never Talk About Politics" animaziozko pelikula eta Eneko Olazabalek "Euskal Harriaren ABDak" film kolektiboa.


Musika

Euskal Herriko hiriburu eta herrien itzulia egin dute; Hauxe da despedidia kantatu dute, koplak zaharrak zihoen moduan. Taldearen ibilbideaz hainbat iritzi jaso ditugu.


Kultura

Odei eta Lur-ek libre izan nahi dute, inposaketa eta eitiketa sexistarik gabeko mundu aske batean. Mutila izateagatik futbolean jokatu behar dugu? Eta neska izateagatik printzesak atsegin behar ditugu? Galdera hauek taulagainera eraman ditu Eidabe antzerki taldeak, 'Futbolariak eta printzesak' antzezlanean.

Kultura

Hiru eredu gure zinemagintzara hurbiltzeko. Aitor Oñederra, Lara Izagirre eta Eneko Olazabal zinegileen azken lanen inguruan aritu gara. Bestalde, Sorkun abeslariarekin "Ziklomorphosia" disko berria ezagutu dugu, eta "Futbolariak eta Printzesak" antzezlanaren inguruan hitz egin dugu egileekin. Bukaeran, Oskorriren agurra azpimarratu dugu.


Kultura

Jazz eta funk doinuak, eta soul eta reggae erritmoak aurkituko ditugu Sorkun abeslariaren "Ziklomorphosia" diskoaren kantu berrietan. Beste estilo batzuetan murgildu nahi izan du gipuzkoarrak. Berarekin hitz egin dugu.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra