Skip to main content

"Aurri Gara" diskoa aurkeztu du Izaki Gardenak bandak


Bigarren disko luzea aurkeztu du Izaki Gardenak bandak: "Aurri Gara" (Oihuka). Jon Basaguren taldeko gitarra jotzaile eta abeslariak lan berriaren xehetasunak eman dizkigu. Tenpo erdiko kantuek garrantzia dute diskoan, konponketa iradokitzaileekin jantziak eta melodiekin apainduak.


Artekale

80ko hamarkadan Ingalaterran sortu eta pixkanaka munduratu zen Heavy Metal musika. Euskal Herrira ere iritsi zen, eta 90ko hamarkadan euskararekin topo egin zuen. Su Ta Gar izan zen aitzindaria euskarazko heavy metala jorratzen. Belaunaldi berriek segitu dute Eibarkoen bidea, eta beste hainbat talde sortu dira. Bi belaunaldi aurrez aurre jarri ditugu horri buruz hitz egiteko: Aitor Gorosabel (Su Ta Gar) eta Jon Koldo Tera (Incursed, Orion Child).


Artekale

Bi ikuskizun estreinatuko ditu Olaeta Balleta elkarteak Bilboko Arriaga Antzokian. "Itzulera" eta "Jaietan" dira ikuskizunak. Aurrenekoak, Andima Ibiñagabeitia idazlearen azken egunak kontatzen ditu, eta Asier Zabaleta arduratu da koreografiaz.

Kultura

Heavy Metal musikaren bi belaunaldi aurrez aurre jarri ditugu: Aitor Gorosabel Garai (Su Ta Gar) eta Jon Koldo Tera (Incursed, Orion Child). Erreportajeen tartean, musika eta literatura izan ditugu oinarri. Izaki Gardenak taldearen "Aurri Gara" diskoaren berri eman digu Jon Basaguren musikariak. Kepa Altunagarekin, aldiz, "Back To Leizarraga" liburuaz aritu gara. Asteburuko agenda ere errepasatu dugu.


Artekale

Donostiako San Telmo museoan egin dugu hitzordua Aritz Gorrotxategi idazlearekin. "Koldar hutsa zara" eleberria kaleratu du. Istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra