Skip to main content
bannerra

Tabakaleran barrena Ane Rodriguezekin batera


14 urte pasa dira. Irailaren 11an zabaldu zituen ateak Donostiako Tabakalera kultur garaikidearen zentroak. Bertatik bertara, eraikina ezagutu dugu Ane Rodriguez zuzendariarekin.


Kultura

Espazio kulturalen inguruan hausnartu dugu. Kultur eraikinak zertarako dira? Batetik, ireki berri duten Donostiako Tabakalera eraikinera hurbildu gara, eta Ane Rodriguez zuzendariarekin hitz egin dugu. Bestalde, ateak zabaldu ez dituen beste espazio eta hiri bat izan dugu hizpide: Gasteizko Krea eraikina. Irantzu Lekue artistak lekuaren eta #SosKrea kanpainaren berri eman digu. Horrez gain, Ane Gabarain aktorea elkarrizketatu dugu. Telebistaz, zinemaz eta antzerkiaz aritu gara berarekin. Azkenik, asteburuko kultura agenda errepasatu dugu.


Kultura

ArteKale saioan, bi sortzaile aurrez aurre jarri ditugu: Ander Lipus aktorea eta Asier Ituarte musikaria. Sormena, antzerkia eta musika izan ditugu hizpide.

Kultura

Irailaren 23tik 27ra bitarte ospatuko da Sopela Kosta Fest jaialdiaren bigarren edizioa. Surfa, natura eta musika izango dira jaialdiaren ardatza. Jaialdiak eszenatoki nagusi bi izango ditu: hondartza ingurua eta herriko plaza.


Kultura

Euskal Barrokensemble taldeak antzinako musika egiten du eta "Euskel Antiqua" lana plazaratu berri dute. Antzinako musika gaur eguneko begiradarekin jorratzen dute. Enrike Solinis eta Miren Zeberio musikariekin izan gara.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra