Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Bertso Eguneko gaueko saioa


Pasa den asteko Bat-Batean saioan Donostiako Bertso Egunera hurbildu ginen eta oraingoan ere bertan izan gara. Arratsaldeko bertso saioaren ostean egin zen bertso afariko giro aparta bildu dugu. Alaitz Rekondok gidatutako saioan, bertsotan aritu ziren Amets Arzallus, Unai Mendizabal, Xabi Igoa, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre.                     


Bat-Batean

Donostiako Bertso Eguna gogora ekarri dugu. Urtarrilaren 30ean, beste urtebetez, sekulako arrakasta izan zuen bertso saioak. Egunean zehar ekimen ugari antolatu ziren eta saio musikatua da berreskuratu duguna. Estitxu Eizagirrek aurkeztuta, bertsotan aritu ziren Ane Lamarka, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio. Rosi Lazkanok eta Nerea Elustondok ere bertso jarriak eskaini zituzten. Idurre Eskisabelen testu irakurketa lagundu zuen Eñaut Asurabarrenak gitarraz.


Bat-Batean

Urtero bezala, Tolosaldeko Atariaren alde bertso saioa antolatu zuten urtarrilaren 23an Tolosan. Amaia Agirre gai-jartzaile zutela, Leidor Zineman aritu ziren bertsotan Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze. Bat-Batean saioko atal berri honetan ekitaldiko bertsorik on eta xelebreenak bildu ditugu.

Bat-Batean

Bilboko Zazpi Katu gaztetxearen 9. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten urtarrilaren 21etik 24ra bitartean. Tartean, bertso saioa egin zuten ondoko bertsolariekin: Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga. Urtarrilaren 24ko saioaren bertso esanguratsuenak jaso ditugu Bat-Batean programan.


Bat-Batean

Bertso saio apartaz gozatu zuten urtarrilaren 5ean Oñatiko Zubikoa kiroldegira hurbildu ziren bertsozaleek. Urte berriko saioan, sei bertsolari aritu ziren kantuan oholtza gainean: Beñat Gaztelumendi (Gipuzkoako Bertsolari txapelduna), Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Bertsorik esanguratsuenak jaso ditugu programan.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra