Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Elgoibarko bertso saioko onena


Urte bukaeran Elgoibarren izan zen bertso saioa berreskuratu dugu. Hain zuzen ere, abenduaren 28an, bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza. Uxue Alberdi izan zen gai jartzailea. Saio hartako pasarte eta bertsorik onenak bildu ditugu.


Bat-Batean

Bat Batean saioan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalarekin emango diogu amaiera urteari. Pasa den asteburuan Beñat Gaztelumendik eraman zuen txapela. Lau orduz aritu ziren finalistak jendez betetako Illunbeko zezen plazan bertsotan. Saio honetan, arratsaldeak utzitako unerik hoberenak bildu ditugu.


Bat-Batean

Pasa den asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak atseden hartu bazuen ere, aste honetan izan dugu Bat-Batean saioan zer eskainia. Batetik, Txorierriko Mankomunitateak antolatutako bertso saioan izan gara, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea bertsolariekin. Horrez gain, Errenterian ere Landare Elkarteak antolatutako bertso emanaldia izan dugu. Bertan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Andoni Egaña aritu dira bertsotan.

Bat-Batean

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalari begira jarri da. Abenduaren 19an izango da hitzordua Donostian. Azken finalaurrekoa, Eibarren jokatu zen, eta bertan Jon Maiak lortu zuen finalerako txartela. Era berean, bertan definitu zen zortzikoa. Azken saioko bertsorik esanguratsuenak bildu ditugu programan.


Bat-Batean

Gero eta gutxiago falta da Gipuzkoako bertsolari txapelduna nor den ezagutzeko, dagoeneko finalaurrekoak martxan dira eta. Zarautzen izan da lehena. Saioaren bertsorik onenak bildu ditugu. Bestalde, San Martinetako Ataungo bertso emanaldia ere bildu dugu. Bertan kantatu zuten Anjel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Alaia Martinek. Gainera, Miren Amurizaren, "Kapulana bat zintzilik" ikuskizunaren berri izan dugu.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra