Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Aimar Karrikarekin izan gara


Aimar Karrika izan da Nafarroako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortzen lehena. Berarekin izan gara, eta azaroan Legution egindako bertso saioaren onena jaso dugu.


Kultura

Ane Labakarekin izan gara. Lasarteko bertsolaria gertutik ezagutu dugu, eta otsailaren 18an Lasarte-Orian egindako bertso saio literarioaren momentu onenak jaso ditugu.


Kultura

Euskarazko ahots sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Mintzolak antolatuta, abenduan bigarren edizioa egin zuten, eta Euskal Herri osoko 40 bat gazte elkartu ziren. Ane Labaka bertsolaria begirale lanetan aritu zen, eta berarekin izan gara. Gainera, otsailaren 5ean Amurrion Alfedo Remirezi elkartasuna adierazteko egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

Kultura

Aitor Mendiluzerekin izan gara, eta gertutik ezagutu ditugu bere kezkak eta erronkak. Gainera, pasa den larunbatean Lezoko Gezala aretoan egindako bertso saioaren momentu onenak jaso ditugu.


Kultura

Ilusioa eta gogoa ez zaizkio falta Oihana Iguarani. Plazaz plazako jardunean egonkortzea du helburu Amasako bertsolari gazteak. Berarekin izan gara, eta azaroan Legazpin egindako bertso saioaren onena jaso dugu.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra