Skip to main content

Bat-Batean | Niessen aretoko bertso saioaren onena


Urriaren 15ean Errenteriako Niessen aretoan egindako bertso saioaren onena jaso dugu Bat-Batean programan. Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Jon Maia aritu ziren bertsotan, 150 ikusle ingururen aurrean.


Kultura

Irailaren 11n Nafarroa Behereko Heleta herrian egindako bertso saioa jaso dugu programan. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Odei Barroso aritu ziren bertsotan, Santa Maria etxeko lorategian. Hauxe duzue saioak eman zuen onena.


Kultura

Irailaren 29an San Miguel jaietako bertso saioa egin zuten Iruran. Herriko plazako oholtzan aritu ziren bertsotan Agin Laburu, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Ane Labaka. Bertso saioko momenturik onenak jaso ditugu.

Bat-Batean

Urtero moduan, Getxoko Bihotz Alai plaza bertsolaritzak alaitu zuen. Jone Uria, Igor Elortza, Fredi Paia, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariak aritu ziren kantuan. Hona hemen, bertso saioak eman zuen onena.


Bat-Batean

Irailaren 3an, bertso saioa egin zuten Donostiako Euskal Jaietan. Konstituzio plazan hainbat pertsolari aritu ziren kantuan: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Bertsorik onenak jaso ditugu programan.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra