Skip to main content

Bat-Batean | Seaskaren aldeko bertso saioa


Aste honetan Ipar Euskal Herrian egin dugu geldialdia. Baionako antzokian Seaskaren aldeko bertso saioa egin zuten. Andoni Egaña, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze izan ziren oholtza gainean.


Kultura

Gasteizko gaztetxeak 28 urte bete ditu eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Besteak beste, Bat-Batean saioan eskaini dugun bertso saioa. Pasa den apirilaren 21ean berrehun bat lagun bildu ziren Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia bertsotan ikusteko.


Kultura

Oraingoan, Gipuzkoan bildu ditugu bertsoak. Hain zuzen ere, Donostiako Altza auzoko oholtzan Sustrai Colina, Jone Uria, Iker Zubeldia eta Igor Elortza aritu ziren bertsotan. Saioak eman zuen onena jaso dugu programan.

Kultura

Elizondoko Arizkuenea Kultur Etxean bertso saio musikatu atsegin eta goxoa egin zuten Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Ainhoa Aranburu aritu zen gaiak jartzen, eta Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Alaia Martinen bertsoei Araitz Bizkaik eta Garikoitz Otamendik jarri zieten musika. 200 bat entzule elkartu ziren, giro ederrean.


Kultura

Bat-Batean saioaren atal berri honetan Nafarroa bisitatu dugu. Etxarri-Aranatzeko "Bardoak" taldekako hirugarren txapelketan egon gara. Ia 300 lagun bildu ziren bertan eta haiek erabaki zuten zeintzuk izango ziren Iruñea, Bera eta Leitzako taldeen artean irabazle.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra