Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Andoain eta Igorreko bertso saioak


Andoain eta Igorre artean hara eta hona ibili gara. Andoaingo Bastero Kulturgunean Sahararen aldeko bertso saio egin zen. Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Unai Muñoa aritu ziren bertsotan. Igorren, berriz, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi izan ziren oholtza gainean.


Kultura

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan egin ohi ditu bertso gauak Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak. Martxoaren 3an egin zuten hilabeteko hitzordua, eta bertso saioak eman zuen onena jaso dugu programan. Bertsotan Egoitz Zelaia, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Maialen Akizu eta Manex Mujika aritu ziren. Gai jartzaile lanetan, berriz, Gotzon Aizpiolea.


Bat-Batean

Pasa den asteko Bat-Batean saioan, otsailaren 27an Lasarte-Orian egin zen bertso afariko hainbat bertso entzun genituen, eta atal berri honetan, bertatik mugitu gabe, Unai Iturriaga, Ane Labaka eta Maialen Lujanbio bertsolariekin jarraitu dugu. Danele Sarriugarte idazleak jarri dizkie gaiak, hainbat literatur testu oinarri hartuz.

Kultura

Bizkaia eta Gipuzkoa aldean batera eta bestera aritu gara. Batetik, Bilboko San Ignazio auzoan, Kabia Kultur Elkarteak antolatutako bertso saioa izan dugu. Bertan aritu dira Koldo Gezuraga gai-jartzaile zutela, Unai Agirre Goia, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Ibai Amilategi bertsotan. Gipuzkoan, ordea, Lasarte-Orian, bertako literatur txokoak antolatutako bertso afarian izan gara. Danele Sarriugartek, testuetatik abiatuz, gaiak jarri dizkie Unai Iturriaga, Ane Labaka eta Maialen Lujanbiori.


Bat-Batean

Otsailaren 13an Mañontzi Bertso Eskolak Lezon antolatutako bertso jaialdian izan gara. Urtero bezala, giro ona, umorea eta batik bat, bertso onak ez ziren falta izan. Goraino bete zen Gezala auditorioa, Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Akizu eta Maialen Lujanbio bertsotan ikusteko. Jaialdiko bertso onenak bildu ditugu.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra