Skip to main content
bannerra

MusikaZuzenean Tb #21: Rafa Rueda eta Selektah Stepi


Kristalezko hirietan murgilduko gara musikazuzenean telebista saio berri honetan. Rafa Rueda izango da gaurko protagonista, eta lan berria ezagutzeko berarekin bildu gara Donostian.

Hitz bitan atalean, berriz, Selektah Stepi gonbidatu dugu, Bad Sound musika taldeko disko jartzailea

Saioa amaitzeko, asteburuko agenda txikia.


Musika

Urte berriarekin batera edukiez gainezka dator musikazuzenean telebista Saioa

Eraul musika egitasmoa ezagutuko dugu gaurkoan, eta horretarako, Asier Beramendirekin bildu gara argitaratu berri duen “iraultza” diskoa ezagutzeko

Hitz bitan atalean Xabier Aldaz gonbidatu dugu, Kaotiko taldeko bateria jotzailea

Honekin guztiarekin batera, musika albisteak eta asteburuko musika agenda txikia.


Kultura

Honakoan saio monografikoa izango dugu MusikaZuzenean Telebistan!
Abenduaren 16an ospatu zen BideHuts gaua izango dugu ardatz nagusi, "Mirailak" (gure arteko begirada zeharkakoak) disko bilduma aitzaki hartuta.
Elkarrizketak eta zuzeneko irudiak bildu ditugu ordu erdiko saio ederrean.

Honatx menua: Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego,  Nire, Sacco, Jupiter Jon, eta Inoren Ero Ni

 

Musika Zuzenean

Plateruena Kafe Antzokian kontzertua eskaini aurretik, Koldo Otamendi lankidea Governors taldeko musikariekin egoteko aukera izan du. Euren ibilbideko seigarren diska aurkezten ari dira, Z.E.R.O izenekoa.


Kultura

Durangoko Liburu eta Disko Azoka ate joka dugun honetan, Ahotseneako Lutxo Egiarekin egin dugu hitzordua Bilbo zaharean.
 
Errepidea hartu eta Durangoko bidea egin dugu berarekin argitaratu berri diren zenbait disko entzuten ditugun bitartean!
 
Azokaz, Ahotseneaz, auto-ekoizpenaz, musika idndustriaz eta bestelakoetaz mintzatu gara luze eta zabal!
 

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra