Skip to main content

MusikaZuzenean TB #29 : Keu, Mierda de Bizkaia eta Big Txiki (Gorpuzkingz)


Keu Agirretxea izango da gure lehen protagonista, kaleratu duen "Improphono" disko berria aitzaki.
Ondarrun batu gara berarekin gitarra hutsez egindako diskoaren berri izateko.

Hitz Bitan atalera Gorpuzkingz taldeko Big Txiki gonbidatu dugu, kaputxaren azpian dagoen lagun ezkutuaren musika zaletasunak ezagutzeko

Azkenik, Andoni Fernandez Azkaraiekin egon gara Bilbon, "Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maketeros" liburuaren egilearekin.


Kultura

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Lauroba taldearen agurra izango dugu ardatz nagusi. Donostiako Dokan bildu gara Ane eta Iker taldekideekin Laurobaren musika bidea errepasatzeko.


Gainera Durangoko Mocker`s taldea elkarrizketatu dugu "Beats of Freedom" diskoa aitzaki eta The Riff Truckers taldeko Osama gonbidatu dutgu Hitz Bitan atalera.


Musika Zuzenean

Gaurko Musikazuzenean Tb saioan, Zea Mays taldea izango dugu protagonista bakar gisa. Bilboko bandak 20  urte bete ditu errepidean eta taldearen iraganaz, orainez eta geroaz aritu gara luze eta zabal Aiora Renteria kantariarekin.

Musika Zuzenean

Dantzagarri dator aste aste honetako MusikaZuzenean Telebista saioa! - Kubatar giro bero eta alaiekin abiatuko dugu saioa, eta horretarako, La Jodedera taldearekin izan gara Tolosan, argitaratu berri duten "8 zigarro" diskoa ezagutzeko. - Hitz Bitan atalera Fumai gonbidatu dugu, besteak beste Señor No, Astrozombies, 25th Coming Fire edota Aterkings taldeetako baxu jotzailea. - Saioaren azken txanpan Iñaki Gonzalez "Fortun"-ekin egin dugu hitzordua, diseinu munduan buru belarri dabilen artista eta musikazale irundarra.


Musika

Hemen duzue gaurko MusikaZuzenean Telebistaren saioaren menua:
- Birkit
- Iker Vela
- Sorotan Babies
21:00etan, Hamaika telebista eta facebook sarean.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra