Skip to main content

Europako errugibirik onena Bilbora iritsiko da orain, ortzemugan Euskal Herriko txapelketa sortzea


Maiatzaren 11an eta 12an, Europako errugbirik onenak hitzordua izango du Bilbon. Challenge Cup-eko finalean, Ingalaterrako Gloucester-ek eta Galeseko Cardiff-ek indarrak neurtuko dituzte eta Champions Cup-en, Irlandako Leinster eta frantziar Estatuko Racing nor baino nor arituko dira. Gaiaren buruz hitz egiteko, euskal federazioko presidente Iñaki Laskurainekin elkartu gara. Bertan, "Basque Country, Rugby Country" egitasmoa azaldu digu. Ipar eta Hego Euskal Herriko instituzio guztiekin elkarlanean, errugbiaren garapenerako tresna berriak ahalbidetuz. Besteak beste, 2020an Euskal Herriko txapelketa sortuz.


Bidegurutzea

Kanboko topaketaren eta ETAren desmobilizazioaren atarian elkarrizketatu dugu Oihana Garmendia. Testuingurua analizatu, eta presoen alorrean eman beharreko urratsez aritu gara. Kalera kalera dinamikako bozeramailearen iritziz, Ipar Euskal Herrian bezala, Hegoaldean ere bat eginda, herri bezala jokatu, eta Madril interpelatzeko garaia da.


Musika

EZIN ETA musika talde Lapurtarra izango da Musikazuzenean TB saioko aste honetako lehen talde protagonista. Donibane Ziburuko gaztetxean egin dugu hitzordua "Itzaletik" diskoa ezagutzeko!

Unai Bergara disenadore eta musikaria gertutik ezagutzeko aukera izango dugu gure bigarren erreportajean. Besteak beste musika afitxak, disko azalak edoeta kamixetak diseinatu izan ditu.

Gurean Gaur

81 urte betetzen dira faxistak Gernika bonbardatu zutenetik, eta urtemugaren bezperan Ipes elkartea mahai ingurua antolatu zuen, galdera baten inguruan “oroimen biziko herria gara?”

Mahai inguruan Oroiteria proiektuko kidea den
Amagoia Gurrutxaga , Mario Gonzalez Gorosarri  EHUko komunikazioa irakaslea eta Frankismoaren krimenen aurkako plataformako kide den Josu Ibargutxik parte hartu zuten


Gurean Gaur

Tony Ray-Jonesek 1966. eta 1969. urteen artean Ingalaterrako kale, hondartza eta abarretan egindako argazkiak ikusgai daude San Telmo museoan, ekainaren 17ra arte. Gazte, 30 urterekin hil zen Ray-Jones, eta sei urte eskasetara mugatu zen bere argazkilari lana. Baina denbora tarte horrek balio izan zion, berak esaten zuen eran, jendeari "ziztadak" eragiteko moduko argazkiak egiteko. Small Pleasures erakusketan daude ikusgai 62 irudi.

 
bannerra

bannerra