Skip to main content

Kanbo izango da Aieteko Adierazpenaren eta Baionako armagabetzearen hurrengo mugarria


ETA erakundearen desmobilizazioaz xehetasunak emateko Bake Bideak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Nazioarteko Harremanetarako Taldeak Baionan egin duten agerraldian,gogora ekarri dute 2011n, Aieten, "Europako azken gatazka armatuaren inguruko bake justu eta iraunkorra erdiestea" posible dela "sinetsita" zeudela. Hango bide orriari jarraiki iritsi dira maiatzaren 4ko topaketetara. Eta tartean, beste data bat jarri dute gako gisa: iazko apirila, hau da, ETAren armagabetzea.


Gurean Gaur

Bake Bideak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, ETAren amaieraz xehetasunak emateko, Baionan egin duten agerraldia izan da gaurko arreta puntuetako bat. Horrez gain, asteburuan preso politikoen eskubideen alde egindako ekitaldiek hartu dute garrantzia, politika arloan. Larragan frankismo garaian eraildakoei egindako omenaldiari ere erreparatu diogu.


Gurean Gaur

Nazioarteko Harreman Lantaldeak, Foro Sozial Iraunkorrak eta Bake Bidean-ek agerraldia egin dute Baionan. Bertan, maiatzaren 4an Kanbon egin beharreko Nazioarteko Bake Konferentzia aurkeztu dute. 2011an Aieten izandakoaren segidatzat jo dute ETAren desmobilizazioaren atarian.

Gurean Gaur

Erreparazioa oinarri zuen ekitaldi hunkigarria egin dute Larragan. Bertan, 200 bat bizilagun bildu ziren Gerra ostean Frankismoak hildako 47 pertsonak oroitzeko. Horrekin batera, errepresioaren ondorioz jazartuak eta ahanzturan geratu ziren emakumeak omendu dituzte baita. Ekitaldian, Gorka Urbizuk eta Fermin Balentziak Maravillas Lamberto oroitzeko egindako abestiak jo zituzten.


Gurean Gaur

Izarrekin Sara Etxera plataformaren sorrerako Sara Majarenas eta haren alaba Izar batera eta libre bizitzea izanik, plataformak bere jarduna amaitutzat ematea erabaki du. Apirilaren 9an geratu baitzen aske Majarenas, espetxe zigorra osorik beteta, eta hori ospatzeko, azken ekitaldia egin du Izarrekin Sara Etxerak Intxaurrondon. Plataformaren sustatzaileek gelditzen diren 104 motxiladun ume eta nerabeei babesa eskaintzera bideratuko dituzte indarrak aurrerantzean.

 
bannerra

bannerra