Skip to main content

Hamaika TB


Maiatzaren 24an Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu Hego Euskal Herrian. Gipuzkoako Foru Aldundiari begira, aurkeztuko diren lau alderdiren ordezkariak izan ditugu mahai-inguruan: Xabier Olano (EH Bildu), Denis Itxaso (PSE-EE), Pello Atxukarro (PP) eta Josetxo Arrieta (Podemos-Ahal Dugu). Hauxe duzue laburpena.

Kultura

"Sold Out" da poligrafo bakarra

a.azkue, 2015-05-07

21 urte beteko ditu aurten Berri Txarrak taldeak musika munduan, tarte horretan 8 lan argitaratu ditu eta dokumetal bat egin du. Munduko hanbait txokotan kontzertuak  eskaini dituzue, bira luzeak, kontzertu handiak, kontzertu txikiagoak... Mundu zabalean izan dira baina baita etxean ere. Kanpoan izan ditugu egun hauetan baina asteburuan Bilbora bueltatuko dira. Gorka Albizurekin hitz egiteko aukera izan dugu.

 
Kultura

Skapa | "@xik ikastol@" lemapean danok Senperera!

a.azkue, 2015-05-07

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Berri Txarrak taldeak Bilbon aurkeztuko du asteburu honetan bere azken lana. Ondoren, zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe da gure eskaintza:  Herri Urrats Senperen gauzatuko da, Balmasedan berriz Erdi Aroko azoka izango duzue, Arrigorriagak Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia hartuko du, Santutxun bertso saioa topatuko duzue, Biboko kaleetan magia izango da nagusi eta Donostian Literaktum jaialdia gauzatuko da.

 
Politika

Joseba Nafarrate: "Gomazko pilotak hilgarriak direla onartu eta ez debekatzea oso larria da"

i.sarasua, 2015-05-06

Gomazko pilotak ez erabiltzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak, baina ez ditu debekatu. Horren harira, gomazko pilotak larriki zauritutako Xuban Nafarrateren aita Joseba Nafarraterekin izan gara.

 
Politika

Joseba Nafarrate: "Politikoki espero nuen kasua artxibatzea, baina aita bezala ez"

i.sarasua, 2015-05-06

Joseba Nafarrate Xuban Nafarrateren aitarekin izan gara aste honetan. Duela aste gutxi Nafarrateren senideek eginiko salaketa artxibatu zuen Arabako Lurralde Auzitegiak. Xuban Nafarrate 2012an gomazko pilota batekin zauritu zutenetik pairatu behar izan dutenaz aritu gara aitarekin hizketan.

 
Atxilotuak / presoak

28ak Ere Libre. Ebazpena

l.ferro, 2015-05-06

Auzitegi Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri die 28 gazte auzipetuetako zazpiri. Gainontzeko bederatziak absolbitu egin ditu. Martxelo Otamendi, Ion Telleria, Onintza Ostolaza eta Jazint Ramirezen balorazioak jaso ditugu. Horrez gain, epaiketaren aurretik jaso genituen auzipetuen bizipenak ere bildu ditugu.

 
Alderdiak

Hasier Arraiz: "Ibarretxe ponentziara gonbidatu zuen EAJk, baina ez dago berarekin hain ados"

l.pereiro, 2015-05-06

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu. Besteak beste, erabakitzeko eskubideaz, eta Eusko Legebiltzarrean proposatu duten galdeketaren inguruan hitz egin dugu. Euskal Bakerako Bidea proposamenaz eta maiatzaren 24ko hauteskundeez ere aritu gara.

 
Politika

Esatea Libre | Gomazko pilotak eta Joseba Nafarrate protagonistak

l.ferro, 2015-05-06

Gomazko pilotak izan ditugu gaurkoan protagonista. Horretarako, gomazko piloten biktima batekin izan gara, Joseba Nafarraterekin. Bere semea Xuban 2012ko greba orokor egun batean larriki zauritu zuten gomazko pilota batekin eta hainbat kontu landu ditugu berarekin; batetik, Eusko Legebiltzarraren azken erabakia, eta bestetik, Xuban Nafarrateren salaketa artxibatu izana.

 
Euskara

Paxkal Indo: "Seaskaren historian ez dira sekula hiru ikastola urte berean ireki, baina aurten bai!"

i.esnaola, 2015-05-05

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria izan dugu. Herri Urrats festa izan dugu oinarri, maiatzaren 10ean ospatuko da eta Senperen. "Atxik Ikastola Bildu" leloarekin, Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko dirua biltzea dute helburu. Hitzorduari begira jarri gara.

 
Kultura

Pasaiako Udalak eta Hamaikak hitzarmena berritu dute

i.esnaola, 2015-05-05

Pasaiako lau barrutiek presentzia berezia izango dute aurrerantzean ere, Hamaika Telebistan. Hain zuzen ere, Pasaiako Udalak lankidetza hitzarmena berritu du Hamaikarekin. Migel Mari Torrea eta Iñaki Uriak sinatu dute.

 
Futbola

Realak erraz menperatu du Levante

b.garzia, 2015-05-05

Reala 3-0 Levante. Txuri-urdinek jarraipena eman diete San Mameseko sentsazio onei, eta aise hartu dute menpean Levante. Finnbogason, Markel eta Velaren golek merezitako garaipena eman diote Moyesen taldeari.

 
Futbola

Athleticek zazpigarren postua eskuratu du Calderonen berdinduta

b.garzia, 2015-05-05

At. Madril 0-0 Athletic. Zuri-gorriek balio handiko puntua eskuratu zuten Vicente Calderon futbol zelaian. Jokalari garrantzitsu askoren hutsunearekin egin zion aurre partidari Valverderen taldeak, baina ezin hobeto erantzun zuten hain ohikoak ez direnek. Puntu honekin zazpigarren posturaino igo da Athletic.

 
Futbola

Eibarrek hiru final izango ditu mailari eusteko

b.garzia, 2015-05-05

Valentzia 3-1 Eibar. Armaginek ez zuten aukerarik izan Mestallan, eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera daude orain. Ligako azken hiru norgehiagokatan erabakiko da auzia.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes