Skip to main content
bannerra

Sarek antolatutako konferentzia: Jendarte zibilaren garrantzia gatazken konponbidean


Sareko bozeramaile Joseba Azkarragak, CUPeko parlamentari ohi eta aktibista David Fernandezek, Bake Bideako presidente Anaiz Funosasek eta Kolonbiako giza eskubideen defendatzaile Mario H. Calixtok hartu dute parte, Pili Kaltzadak moderatuta, La Bolsan egin den konferentzian. Gizarte zibila subjektu aktibo izatearen garrantziaz hausnartzeaz gain, positiboki baloratu dute Frantziako Ministerioko iturrietan oinarritutako berria: Frantzia datozen asteetan hasiko dela euskal presoak gerturatzen.


Gurean Gaur

Sare Herritarrak Bilbon antolatutako egitarauaren baitan, La Bolsa eraikinean egindako konferentziarekin batera, Areatzean bestelako ekimenak programatuta zeuden. Euren artean, bertso saioa. Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Oihana Bartrarekin egoteko aukera izan dugu.


Gurean Gaur

Sarek Bilbon deitutako manifestazioarekin batera, euskal presoen seme-alabek pairatzen dituzten eskubide urraketak lehen lerrora ekarri nahi izan dituzte. Horien artean daude Olatz Iglesias eta Eztizen Artola, biak ala biak Santurtzin egon ziren euren esperientzia azalduz.

Gurean Gaur

Sareko bozeramaile Joseba Azkarragak, CUPeko parlamentari ohi eta aktibista David Fernandezek, Bake Bideako presidente Anaiz Funosasek eta Kolonbiako giza eskubideen defendatzaile Mario H. Calixtok hartu dute parte, Pili Kaltzadak moderatuta, La Bolsan egin den konferentzian. Gizarte zibila subjektu aktibo izatearen garrantziaz hausnartzeaz gain, positiboki baloratu dute Frantziako Ministerioko iturrietan oinarritutako berria: Frantzia datozen asteetan hasiko dela euskal presoak gerturatzen.


Gurean Gaur

"Ipar Euskal Herritik atera daitekeen ondorioa da instituzioak bai, baina herri mugimendu eta eragileak ere bai. Katalunian ere horixe ikusi dugu. Hori da arrakasta ematen ari den formula"; adierazi du EH Bilduko koordinatzaileak.