Skip to main content

Gorputzetatik abiatu eta urrutira doa euskal mugimendu feminista


Urrutira joateko asmoa du Euskal Herriko mugimendu feministak, datorren urriaren 22tik 28ra, Bilbon egingo duten Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketan.

Aurtengo martxoaren 8ko greba feministak ezarri duen mugarriari dagokionez, indar erakustaldi handia izan zela uste dute, baina indar hori guztia zein borrokatara bideratu behar den hausnartu behar dela ere iruditzen zaie.


Gurean Gaur

Datorren urriaren 22an eta 28an bitartean, emakumeen mundu martxak nazioarteko hamaikagarren topaketak antolatu ditu Bilbon, “ Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!” lelopean. 40 herrialdeetako 130 emakumek baino gehiago hartuko dute parte. Urriaren 27an, Feministon herria gauzatuko dute Areatzan.

Munduko osotik datozen esperientzietatik edan eta Euskal herriko mugimendu feminista elikatu eta indartu nahi dute, sinergiak eta aliantzak landuz.


Gurean Gaur

Larunbatean giza armarria eginen du Gure Esku Dago-k Iruñean. Gaztelu Plazan izanen da eguerdiko 12etan eta Nafarroako armarria irudikatuko duen mosaikoa osatuko dute bertaratzen diren herritarren laguntzaz. Ekimenarekin Nafarroako erabakitzeko borondatea agerian utzi nahi dute, bai eta ekainak 1eko giza kateari begira parte hartzera animatu ere.

 

Gurean Gaur

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek lan uzteak egin dituzte Bizkaiko esku-hartze sozialean, hitzarmen kolektiboa babestearren. Salatu dute Bizkaiko esku-hartze Sozialaren esparruan diharduten langileen baldintzetan prekarietate faktoreak nabarmenak direla.

 


Gurean Gaur

'Iruñea, argien hiria' izeneko kartelak iragarriko ditu aurtengo Sanferminak. Gaurkoan prentsa aurrean jakitera eman du Joseba Asiron Iruñeko Alkateak kartel irabazlearen izena. Atzokoan itxi zen bozka emateko epea eta azken 10 urteetako parte hartzerik handiena izan dela nabarmendu dute. Kartelaren egilea Adriana Eransus iruindarra da, Sanferminetako kartela diseinatzen duen 5. emakumea.

 

 
bannerra

bannerra