Skip to main content

Brian Currin, Pierre Hazan eta Aaro Suonio izango dira Bake Forumean


Currin abokatua eta bake prozesuetan aditua da, Hazan nazioarteko justizian aditua, eta  Suonio Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabinete burua. Hirurak Baionan izango dira martxoaren 1ean bertan egingo den Bake Forumean.


Albisteak

Sestaoko La Naval ontziolako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Murueta Ontziolako egoitzaren aurrean. Lan karga gehiago da zehazki eskatzen dutena. Bide horretan, protesta eta ekintza gehiago egingo dituztela adierazi dute langileek.


Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat aurkeztu du. Bertan azken bi urteetan herritarrekin egindako lana azaltzen da; herritarren testigantzak, bileretako gaiak, euren kezkak... Partaidetza sustatzea zen aldundiaren asmoa.

Albisteak

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak mespretxatzen dituztela salatu du ELA Sindikatuak. Grumal eta Edesa ixtea erabaki dutela azaldu du sindikatuak, eta bazkide ez diren langile guziak kaleratuko dituztela aurreratu du. ELAren ustez, erabaki hauek hartuta multinazional zikoitzen pare jokatu dute Fagorrek eta Mondragonek, 335 langileren egoera axola ez zaiela garbi utziz.


Kultura

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Zure eskuekin egin ahal baduzu zergatik erosi? Filosofia hori duen eskulanen azoka izan da BECen. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Antzerki proposamen interesgarriak Agurainen topatuko ditugu, Zarautzen  kresala usaina duen ikuskizuna izango da,  Itsasoaren emazteak izeneko lana hain zuzen ere,  Bilboko Arte Eder Museoa bisitatuko dugu, Donibane Lohizune eta Ziburun inauteriak ospatuko dituzte egunotan, larunbatean auzoen jaien aldeko hamaika ekimen egingo dituztelako Bilbon.

 
bannerra

bannerra